pablo garaizar sagarminaga

Imagen del profesor pablo garaizar sagarminaga
  • Kategoria:

    Titularra

  • Formakuntza akademikoa:

    Informatika Ingeniaritza eta Psikologia

  • Email:

    garaizar@deusto.es
  • Jarraitu:

PABLO GARAIZARrek Informatika Ingeniaritza eta Sare eta Sistemen Administrazioa Masterra Deustuko Unibertsitatean eta Psikologia UNEDen ikasketak egin ditu. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da eta Bilboko campusean irakasten du. Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Graduan, Informatikako Ingeniaritzako Graduan, eta Ingeniaritzako Fakultateko Honors Program-en irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Telematika Zerbitzuak, Sareak II, Informazioaren Segurtasuna eta Babesa eta Elkarlaneko Inguruneak.Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Interneten ikerkuntzarako metodologia berriak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta hezkuntza. Azken urteotan Cátedra Telefónica – Deusto eta DeustoTech Learning-en aritu da lanean. Labpsico ikertaldeko kidea da (Eusko Jaurlaritzaren A motako ikertaldea). Beste hauek ere baditu ikergai: web programazioa, segurtasun informatikoa, telematika sareak eta informatika-sistemen administrazioa.

Tutorials

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

12:00 - 14:00

Bulegoa: 539D

Ostirala

12:00 - 13:00

Bulegoa: 539D