estibaliz amorrortu gomez

Imagen del profesor estibaliz amorrortu gomez

Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. 2001etik Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean Euskal Hizkuntza eta Kulturako eta Hizkuntza Modernoetako graduetan ematen ditu eskolak, Soziolinguistika arloan. Bere ikerketa-interesak honakoak dira: hizkuntza eta gizartearen arteko harremanak, hizkuntza-jarrera eta ideologiak, hizkuntza-identitateak, hiztun aktibo bihurtzeko prozesuak, hiztun-mota ezberdinak, bereziki euskal kasuari dagokionez. Azken urteotan euskal hiztun berrietan ipini du argia. Beste egile batzuekin batera Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak (2016) liburua argitaratu du. Gaur egun “Eraldaketa soziolinguistikoko prozesuak euskal testuinguruan: hiztunak, praktikak eta agentzia (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) proiektuaren ikerlari nagusia da.

CV

Tutorials

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

Tutorials : Aurretiaz berba eginda ere, esti.amorrortu@deusto.es

EgunaOffice hours:Tokia:

Astelehena

13:00 - 14,30

Bulegoa: 335 bulegoan

Asteazkena

14:00 - 15:00

Bulegoa: 335 bulegoan