galo bilbao alberdi

Imagen del profesor galo bilbao alberdi
  • Kategoria:

    Doktore arduraduna

  • Formakuntza akademikoa:

    Filosofia eta Teologiako lizentziatua,Teologiako doktorea

  • Email:

    galo.bilbao@deusto.es

GALO BILBAO ALBERDI Filosofia eta Teologiako lizentziatua da eta Teologiako doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Bilboko campusean irakasten du eta Etika Aplikatuko Zentroko kide da. Ingeniaritzako zenbait gradutan, Erlijio Zientzien Goi Institutuan eta Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterrean irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: graduan, “Lanbideko Etika”; Erlijio Zientzien Goi Institutuan, “Oinarrizko morala” eta “Gizarte morala”; eta masterrean, “Etika eta kultura arazoak”. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu:gizarte eta politika etika. Azken urteotan bakerako hezkuntzan aritu da lanean, batez ere euskal gatazka eta biktimak oinarri hartuta. Gizarteko Errealitateari Aplikatutako Etika ikertaldeko kidea da (Eusko Jaurlaritzak aitortua, ikerketako euskal sistemako B kategoria, 2010eko deialdia). Beste hauek ere baditu ikergai: lanbideko etika eta teknozientifikoa.

CV
EgunaOffice hours:Tokia:

Astelehena

17:00 - 18:00

Bulegoa: 526-D

Asteazkena

17:00 - 18:00

Bulegoa: 526-D