arantza zubiaurre goena

Imagen del profesor arantza zubiaurre goena
  • Kategoria:

    Doktore arduraduna

  • Formakuntza akademikoa:

    Industria ingeniaria, Ekonomian doktorea Deustuko Unibertsitatean

  • Email:

    arantza.zubiaurre@deusto.es

Arantza Zubiaurre Goena industria ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean eta Ekonomian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako campusean. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) graduan eta EAZ+Informatikako gradu bikoitzean ematen ditu eskolak. Zehazki, Matematika irakasten du EAZn eta Kalkulua EAZ+Informatikan. Horretaz gainera, Berrikuntza eta Nazioarteko Lehiakortasuna irakasgaiko irakaslea da graduondokoetan. Nagusiki dinamismo berritzailearen inguruko lanak argitaratu ditu, enpresei eta lurraldeei lotuta. Azken urteetan EAEko berrikuntza sistema osatzen duten eragileen portaera eta egituratzea aztertzen aritu da. Enpresen Lehiakortasuna eta Garapen Ekonomikoa ikertaldeko kide da. Ikerketan interesa du, halaber, ekintzailetzan eta klusterren bizitza zikloaren baldintzatzaileetan.

CV

Tutorials

Bulegoa: (Donostiako Campusa)

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

8:00 - 10:00

Bulegoa: Aulario 3º; d 3