ana belen lago vilariño

Imagen del profesor ana belen lago vilariño

Informatikako Ingeniaritzako lizentziatua da eta Konputazio Zientzietako doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da eta Bilboko campusean irakasten du. Informatikako Ingeniaritzako Graduan eta Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: “Ordenagailu sareak”, “Komunikazioko arkitekturak eta protokoloak” eta “Ordenagailuen sareen administrazioa”.Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu, batez ere: bizi kalitatea hobetzeko zerbitzu mugikor aurreratuen diseinua eta, zehazki, zerbitzuen pertsonalizazioa, erabiltzailearen esperientziaren ebaluazioa eta testuinguruaren araberako zerbitzuak. DeustoTecheko Internet ikertaldeko (Deusto Fundazioa) kidea da. Eusko Jaurlaritzaren aitorpena duen DEUSTEK ikertaldeko kidea da (erreferentzia zk.: IT458-10).

EgunaOffice hours:Tokia:

Osteguna

12:10 - 13:00

Bulegoa: Decanato

Ostirala

10:00 - 11:50

Bulegoa: Decanato