Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko, Deustuko Unibertsitateak Datuak Babesteko ordezkari bat (Data Protection Officer) izendatu du. Pertsona hori Ana Isabel Herrán, Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakaslea da.
Datuak Babesteko ordezkariak egingo du herritarren eta kontroleko agintaritzaren (Datuak Babesteko Euskal Agentzia) harremana, datu pertsonalak tratatzeko eta eskubideak erabiltzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzen den ikuskatzeko funtzioa du eginkizun nagusi, eta tratamenduaren arduradunari (Deustuko Unibertsitatea) dagozkion pribatutasun politikak, baita kontroleko agintaritzarekin batera lan egitea ere.