Deustotech ikerketa aplikatuan aritzen den bikaintasun zientifikoko institutua da. DeustoTech - Deusto Institutu Teknologikoaren misioa da gizarteari eta enpresa-ehunari eraldaketa teknologikoan eta digitalean zerbitzu ematea. Horretarako, ikerketako, trebakuntzako eta transferentziako jarduerak sustatuko ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologietan, Deustuko Unibertsitatearen ezaugarri diren balio humanistak eta garapen jasangarria goiburu harturik.
DeustoTech 8 taldetan antolatuta dago, eta ikerketa-proiektuak garatzen ditu industria- eta gizarte-bazkideekin lankidetzan, honako sektore hauetan:
- Energia eta ekonomia zirkularra
- Mugikortasuna eta garraioa
- 4.0 industria eta logistika
- Erronka sozialak, osasuna eta ikaskuntza