Hezkuntza lankidetzako nazioarteko proiektuak

Aurkezpena

Hezkuntzako lankidetzarako nazioarteko proiektuek aukera ematen dute nazioarteko lankidetzan esperientzia hartzeko eta gaitasunak sendotzeko, baina baita kalitate handiko emaitza hautemangarri eta berritzaileak sortzeko ere.

Jarduera berritzaileak garatzen, transferitzen edo ezartzen laguntzea dute helburu, bai eta lankidetza, berdinen arteko ikaskuntza eta Europa mailako esperientzien trukea sustatzen dituzten baterako ekimenak gauzatzea ere.

Erasmus Proiektuak Kudeatzeko Unitatea, Nazioarteko Harremanetarako eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordetzaren mendekoa, Deustuko Unibertsitateko fakultate eta arloetako hezkuntzako lankidetzako nazioarteko proiektuen proposamenak egiten, eta proiektu horiek gauzatzen eta kudeatzen laguntzen duen unitatea da.

8proiektu koordinatu

16parte hartzeko proiektu

13proposamen aurkeztuta

+200bazkide

Proiektuak

Bizitzak aberasten, adimena zabaltzen

ERASMUS+ programak

21-27

E+ programa

  • Parte hartze aktiboa
  • Inklusioa eta aniztasuna
  • Erasmus+ digitala
  • Erasmus+ ekologikoa

Gehiago jakiteko

14-20

E+ programa

  • Eleaniztasuna
  • Ekitatea eta inklusioa
  • Parte-hartzaileen babesa eta segurtasuna

Mugaz gaindiko proiektua

EVOLUTION

nullIcono para el play del video

Mugaz gaindiko proiektua

EVOLUTION

EVOLUTION proiektuaren aurkezpena: hezkuntza, sustapena, orientazioa eta gazteei haurren babesetik laguntzeko palankak. 

Deustuko Unibertsitateak, partzuergoko beste sei bazkideekin batera, ikerketa-prozesu bat garatuko du, haurren eta nerabeen babes-sistemaren prozesu pertsonalei eta hezkuntza-prozesuei, haien ikasketa eta prestakuntzako ibilbideei eta sare sozialen erabilerari buruzko ondorioak ateratzeko eta egokitzapenak proposatzeko.

Erakunde finantzatzaileak