OnarpenaNAZIOARTEKO IKASLEAK

Sartzeko prozesua

1. Dokumentazioa prestatzea

Zure eskaera egin aurretik, irakurri ondo sartzeko jarraibideak eta eskatzen den dokumentazioa, eta prestatu kopia digitalizatu bat. 

2. Sarrera eskaera

Sartzeko eskaera online egingo duzu Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Birtualaren bidez.. 

3. Sarrera eta/edo elkarrizketa probak

Programa batzuetan sartzeak sarrera-proba bat edo elkarrizketa bat egitea eskatzen du. Informazio zehatza jasoko duzu eskaera egin ondoren.

4. Eskaeraren ebazpena

Eskaeraren ebazpenaren berri posta elektronikoz jakinaraziko zaizu Idazkaritza Birtualaren bidez.

5. Tokia gordetzea

Egin nahi dituzun ikasketetan tokia edukiko duzula bermatzeko, tokia gorde beharko duzu.

6. Matrikula egitea

Deustuko online-matrikula orritik, matrikularen jarraibideak eta inprimakiak jaitsi ahal izango dituzu.

Sartzeko eskaera egin

Deustuko

Graduko onarpena

Kontsultatu Deustuko Unibertsitatean graduak eta gradu bikoitzak ikasteko zer urrats jarraitu behar diren.

Gehiago jakiteko

Deustuko

Graduondoko onarpena

Kontsultatu Deustuko Unibertsitatean masterrak ikasteko zer urrats jarraitu behar diren.

Gehiago jakiteko

Deustuko

Doktoregoko onarpena

Kontsultatu doktoregoak ikasteko jarraitu beharreko urratsak eta doktorego ondorengorako zer aukera dagoen.

Gehiago jakiteko

Prestatu dokumentazioa

Zure eskaera egiteko behar den dokumentazioa aldatu egiten da aukeratzen duzun programa akademikoaren eta jatorrizko hezkuntza sistemaren arabera. Onarpen prozesua arina izan dadin, sartzeko berariazko jarraibideak arretaz irakurtzea eta dokumentuak aldez aurretik biltzea eta digitalizatzea gomendatzen dizugu. Hemen ikus dezakezu prozesuan eska daitezkeen dokumentuen tipologia.

null

Dokumentu pertsonalak

nortasuna ziurtatzen duten dokumentuak

null

Ziurtagiri akademikoak

tituluak, kalifikazioak, itzulpen ofizialak, homologazioak

null

Hizkuntzen ziurtagiriak

irakasgaiaren hizkuntzaren eta jatorrizko hizkuntzaren arabera

null

Profila

curriculum vitae, motibazio-gutuna

Nazioartekoa

Zure ikasketak egiteko bekak

Baldintza ekonomikoak

Ohiko galderak

  • Gradua: Deustuko Unibertsitateko graduek 4 ikasturteko iraupena dute, eta gradu bikoitzak, berriz, 5 ikasturteren ondoren lortzen dira. 240 eta 360 ECTSko karga dute.
  • Graduondokoa: Deustuko Unibertsitateko master programek ikasturte bat iraun dezakete 60 ECTS badituzte, edo bi ikasturte 120 ECTS badituzte.
  • Doktoregoa: 4 ikasturte

Deustuko Unibertsitatearen eskaintza akademikoan gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko eta euskarazko programak daude. Programa norberarena ez den beste hizkuntza batean ematen bada, B2 edo C1 mailako ezagutza egiaztatu behar da (ikasketako baldintzen arabera). 

Ikasketak Espainiakoa ez den hezkuntza-sistema batean egin badituzu, onarpen-eskaeran eskatzen zaizkizun kalifikazioak eta titulazioak hauek izango dira: 

  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek emanak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera. 
  • Bide diplomatikoz legeztatuta aurkeztu beharko dira edo, hala badagokio, Hagako hitzarmenaren apostillaren bidez. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero.  
  • Matrikula-fasean, sartzen den programaren eta aldez aurreko prestakuntzaren arabera, aurretiazko titulazioen beste egiaztapen edo homologazio mota batzuk eskatu ahal izango dira.

ECTSak (European Credit Transfer and Accumulation System) unibertsitateko programa akademiko bat lortzeko ikasleen lan karga neurtzeko Europako unitate estandarra da. 1 ECTS 25 lanorduren baliokidea da

Espainiako unibertsitateko kalifikazioen sistema zenbakizkoa da, 0tik 10era, eta 5.0 da gainditzeko gutxieneko nota. Honela egituratzen da: Gutxiegi (0-4.9), Nahikoa (5-6.9), Oso ongi (7-8.9), Bikain (9-10) eta Ohorezko Matrikula (aipamen berezia 9tik gorako kalifikazioetarako, kasu mugatuetan). Sistema irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak arautzen du.

Kontaktuak

Bilboko campusa - Idazkaritza Orokorra

secretaria.general@deusto.es
Gradua: 944 139 061
Graduondokoa: 944 139 302
Doktoregoa: 944 139 232


- Goizez: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13:00etara eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara
- Arratsaldez: astearte eta ostegunetan 14:30etik 16:00etara (ekainean eta uztailean izan ezik)
- Abuztuan: itxita

Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra

secretaria-general.ss@deusto.es
Kontaktua: 943 326 310


- Goizez: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13:00etara eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara
- Arratsaldez: astearte eta ostegunetan 14:30etik 16:00etara (ekainean eta uztailean izan ezik)
- Abuztuan: itxita