Deusto globala

Nazioartekotzeko estrategia

Deusto globala da

Deustuko Unibertsitatea euskal unibertsitate globala da, sustrai sakonekoa, mundura irekia, begirada eta bokazio unibertsalekoa.  Jesuiten unibertsitate gisa , hezkuntzaren bikaintasunean eta erakundearen nazioarteko proiekzioan zentratzen da.

TRANSFORMING OUR WORLD TOGETHER

Transforming our world together da mundua eraldatzen duten pertsonak prestatzeko tokiko konpromisoa eta konpromiso globala transmititzen duen leloa, prestakuntzan, ikerketan eta transferentzian, lidergoan eta gizarte eraginean oinarritutako unibertsitateko misioari esker.

Konpromiso horren bidez, nazioartekotzea unibertsitate-jardueraren zeharkako ardatzetako bat da, digitalizazioarekin eta aniztasunarekin batera. 

Lagundu Deustori

Goi Mailako Hezkuntza Erakunde bateko kide zara eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu nahi duzu?

Nazioarteko lankidetza

null

Nazioarteko lankidetza

Goi-mailako hezkuntzako erakundeekin lankidetzan ari gara:

  • Lankidetzako harreman iraunkorrak garatzen, mugikortasunari, prestakuntzari, trukeari eta egonaldiei dagokienez, besteak beste.
  • Erakunde arteko lankidetzaren bidez, batzuen eta besteen helburuak lortzeko elkarrekin lan egiten.
  • Komunitateen garapen soziala bultzatzen, gizarteak hezkuntzatik eta ikaskuntzatik eraldatzen.
  • Ikasleentzat, langile akademiko eta administratiboentzat hazkunderako eta trukerako aukerak sortzen, prestakuntza bateratuen, ad hoc trebakuntzen eta bizitza osoko ikastaroen bidez…

Nazioarteko lankidetzako arloak

Ikasleen, irakasleen eta ikertzaileen mugikortasuna kudeatzea.

Ikasleentzako, irakasleentzako, ikertzaileentzako eta administrazioko langileentzako nazioarteko bekak kudeatzea.

Unibertsitateko arlo eta fakultateetako nazioarteko hezkuntzako proiektuak planifikatzea eta kudeatzea.

Goi-mailako Hezkuntzako erakundeen arteko lankidetza-guneak indartzea eta sortzen hastea, nazioarteko hitzarmenak eta akordioak sinatuz.

Nazioarteko proiektu eta sareen ondoriozko argitalpen, emaitza eta jardunbide egokien zabalkundea sustatzea.

Goi-mailako Hezkuntzari maila globalean lotutako erakundeentzako gaikuntza eta aholkularitza hainbat diziplinatan.

null

Eman izena Deusto International Staff Program-en

Interculturality: A Cornerstone in Higher Education da Goi Hezkuntzako profesionalei zuzendutako ekitaldi honen 2024ko edizioaren izenburua. 

Ez galdu gure ekitaldiak

Eman izena Deusto Internationaleko buletinetan, etorkizunean izango ditugun ekitaldi eta jarduerei buruzko informazio guztia jasotzeko.

Deustuko Unibertsitatea munduan

Ranking-ak

Deustuko Unibertsitatearen lidergoa eta gizartearekiko duen konpromisoa argi islatzen dira erakundeak nazioarteko rankingetan eta lortutako kalitate-zigiluetan duen posizioan.

Ikusi gehiago

Sareak

Nazioarteko sareen bidez, Deustuko Unibertsitatea gertu dago esperientziak trukatzeko eta ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan sinergiak sortzeko.

 

Erasmus+ 2021 - 2027

Europako Batzordeak Deustuko Unibertsitateari Goi Hezkuntzako Erasmus Gutuna eman zion, 2021etik 2027ra bitarterako. Gutun horrek Europako eta nazioarteko lankidetza jarduerak egiteko esparrua ezartzen du.

Erasmus politika

Goi-mailako Hezkuntzako Erasmus Gutuna 2021-2027