Ez galdu gure online informazio saioak azaroaren 17tik 27ra, eta ezagutu graduondokoen eskaintza osoa.
01
Egizu eskaera online, erantsi eskatzen zaizun dokumentazioa eta bermatu tokia izango duzula egin nahi dituzun ikasketetan.
Ikusi gehiago
02
Ikusi graduondoko tasak, interesatzen zaizkizun graduondoko ikasketetako baldintza ekonomikoak ezagutzeko.
Ikusi baldintzak
03
Beka programa zabala jartzen dizugu eskura, Deustun graduondoko ikasketak egiten lagungarri izan dakizkizun.
Ikusi bekak
Unibertsitatetik hurbil bizi nahi baduzu, Ikastetxe Nagusian hartu dezakezu ostatu edo, nahiago baduzu, pisu partekatuen, familiako ostatuen edo bestelako aukeren informazioa ere emango dizugu.
Unibertsitateko liburutegia izango duzu eskura, goi mailako bilduma bibliografikoa, milioi bat bolumen baino gehiagokoa, Bilboko eta Donostiako campusetan.
Deusto Campusen unibertsitateko esperientzia aberastuko dizuten jarduerak antolatzen ditugu. Kantua, dantza, eztabaida taldea, kirolak, elkartasun jarduerak, kultura arlokoak, fedekoak, etab. ¿Emango nahi duzu izena?
Monumentu historiko izendatu zuten 2002an eta balio arkitektoniko handiko zenbait eraikinek osatuta dago. Garrantzizkoena Eraikin Nagusia da eta estilo klasizistako lana da. Elementurik nabarmenenak erdiko eskailera handia, liburutegia (egun Gradu aretoa), Kapera Gotikoa eta Paraninfoa dira.
Donostiako campusa Mundaiz pasealekuan, Urumea ibaiaren ertzean eta Kristina-Enea parkearen inguruan dago, eta Donostiako hirian erabat integratuta dagoen unibertsitate gunea da. Diseinu abangoardista eta arkitektura berezia du, berdegune zabalak eta arboretum berezia.
Salamanca auzoko etxe dotore batean dago, Castello kaleko 76an. Eraikinak, estilo klasiko eta dotorekoak, 1.500 metro2-ko azalera du eta hiru solairu ditu, zuzendarien programetarako hainbat gela, irakasleen bulegoak, bilera gelak eta talde laneko gelak, liburutegia eta entzungela bat ditu.