Deustuko Unibertsitateak, etikaren eta antolakuntza- eta ikasketa-praktika onenen alde duen konpromiso irmoaren barruan, Kanal Etiko bat jartzen du Unibertsitateko elkarte osoaren eskura.
Deustuko Unibertsitateko langile, ikasle, erakunde edo kolaboratzaile gisa, modu konfidentzialean eta seguruan jakinaraz ditzakezu Unibertsitateko barne-araudia ez betetzea edo lege-arauak haustea ekar dezaketen gaiak.