PSIKOLOGIA ESPERIMENTALEKO LABORATEGIA (LABPSICO)

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALEKO LABORATEGIA (LABPSICO)

Gure taldea duela 25 urte baino gehiagotik giza jokabidearen eta kognizioaren ikerketa esperimentalean espezializatu da, zehazki, ikaskuntza prozesuen, joera kognitiboen eta erabakiak hartzearen azterketan. Azken urteotan, kausazko harremanen eta harreman prediktiboen ikaskuntzan gertatzen diren akats kognitiboetan zentratu dugu bereziki gure ikerketa, eta horrek kontrol ilusioaren eta kausalitate alborapenaren hainbat alderdi aztertzera eraman gaitu, baita zuzenean aurrekoaren ondorio diren hainbat alderdi aplikatuago ere, hala nola sinismen superstiziosoen garapena eta egungo gizartean sasizientzien eta desinformazioaren aurrerapena. Horrek aplikazio garrantzitsuak ditu askotariko eremuetan, hala nola osasun publikoan, erabaki politikoetan eta Interneten eta teknologiaren erabilerarekin lotutako hainbat alderdi psikologikotan.

Ikerrildoak

Kontingentzien ikaskuntza (kausazko eta predikziozko harremanen ikaskuntza, joera kognitiboak, irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza eta sasizientziak).
* Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikertaldea