NEURO– E-MOTION

NEURO– E-MOTION
  • Arloa

    Osasun Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco B

    Ikerketa helburuen deskribapen laburra

    Gaixotasun neuromuskularrei eta neurogarapenari buruzko taldeak hainbat azterlan egin ditu 2004. urteaz geroztik. Ikerkuntza-lana gaixotasun neuromuskularrak eta neurogarapenaren nahasmenduak dituzten pertsonentzako eta haien familiakoentzako ebaluazio eta esku-hartze psikosozialeko programak sortzearekin, garatzearekin eta baliozkotzearekin lotutako jardueretan oinarritzen da.
    Internet bezalako teknologiak erabiltzeak aukera eman digu pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko tresnak garatzeko, ikuspegi psikosozialetik.
    Gaur egun, bi ardatzen inguruan ari gara lanean, arlo teknologikoari lotutako enpresen lankidetzarekin. Alde batetik, online laguntza psikologikoko programak sortu ditugu gaixotasun neuromuskularrak dituztenen eta haien senideen artean gizarte laguntzako sareak sustatzeko. Bestalde, errealitate birtualeko hainbat software garatu ditugu elkarrekintza sozialarekin lotutako gaitasunak ebaluatzeko eta sustatzeko, hala nola enpatia edo haurrengan aurpegi-adierazpen emozionalak ezagutzeko gaitasuna.

    Ikerrildoa

    - Gaixotasun arraroak: Neuromuskularrak, neuromotorrak eta neurogarapenekoak.
    - Ikertaldearen azken argitalpenak

    Ikertaldea

    Ikertzaile nagusia
    Imanol Amayra

    Ikertaldea
    Juan Francisco López 
    Óscar Martínez
    Maitane García 
    Patricia Caballero
    Monika Salgueiro
    Alicia Rodríguez
    Paula Luna
    Nicole Passi
    Jaume Barrera
    Imanol Ceberio
    Paula Pérez
    Irune García
    Maddalen García
    Ane Perosanz
    Patricia Espinosa