Arloa
Zuzenbide Fakultatea
Taldea
Gobierno Vasco A
Helburu orokorrak
Gizarteari eta komunitate zientifikoari Zuzenbidearen ezagutzan aurrerapen esanguratsuak ematea, haren bilakaeran eta aldaketan eragiten duten prozesu eta faktoreen azterketa kritikoaren bidez.
Erakunde publiko eta pribatuen beharrei erantzutea, erronkak identifikatzeko eta Europako legeriak eta Ondare Zuzenbidearen nazioartekotzeak ekonomiaren eta gizarte zibilaren esparru estrategikoetan dituzten inplikazioak aztertzeko lanak eta proiektuak eginez.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Europaren integrazioaren eta Ondare Zuzenbidearen esparruan erreferentziazko diziplinarteko ikertalde bat sendotzea, beste herrialde batzuetako ikertzaileak eta taldeak erakartzeko gune bihurtu daitekeena.
Nazioarteko zein sare eta erakundetan parte hartzen duen:
- Jean Monnet Network “European Union-Asia Pacific dialogue: promoting European integration and mutual knowledge across continents- EUNAP” (2019-2023), (610740- EPP-1-2019-1-ES-EPPJMO-NETWORK).
- Jean Monnet Network “EU Law Enforcement Network- EULEN” (2019-2023), (611042-EPP-1-2019-1-NL-EPPJMO-NETWORK).
- Jean Monnet Network “EU Counter Terrorism Network- EUCTER” (2020-2023), 620541-EPP-1-2020-1-UK-EPPJMO-NETWORK).
Informazio gehiago ikerketa atarian