Arloa
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Taldea
Gobierno Vasco A
HELBURUA:
Taldearen helburua da sozialki jasangarria den balio partekatua (sozialki jasangarria den lehiakortasuna) sortzea aztertzea eta sustatzea, enpresa eta erakundeetako eragile guztientzat (stakeholder).
Horretarako, sozialki balio partekatua modu jasangarrian sortzea ahalbidetzen duten enpresa-teoriak aztertzen ditu taldeak (stakeholderren teoria, agentzia-eredua, B-corps eta beste batzuk); enpresek, jasangarritasun sozialari dagokionez (kontabilitate soziala, osagarria eta finantza-kontabilitateari lotua), lortu dituzten emaitzen neurketa proposatzen du; erakundeek sortutako balio soziala kalkulatu eta monetizatzen du; erakundeetan pertsonen kudeaketa nola egiten den aztertzen du, haien duintasuna eta garapena sustatuz, eta pertsonen duintasuna, gizarte-ongizatea eta hezkuntza-proposamenak egiten ditu erakundeen garapena sustatzen duten erakunde-kudeaketaren esparruan.
Taldeak oinarri duen lotura ikuspegi humanista da, erakundeetan enpresarentzat eta gizartearentzat balioa sortzeari dagokionez, pertsonen duintasuna sustatzeari eta erakundeek gizartearen ongizateari egiten dioten ekarpen positiboari erreparatuta.
ILDOAK:
HUME (Humanism in Management and Economics)