GIZARTEKO ERREALITATEARI APLIKATUTAKO ETIKA

GIZARTEKO ERREALITATEARI APLIKATUTAKO ETIKA
  • Arloa

    Zuzenbide Fakultatea
    Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco B

  • Informazio gehiago

    www.etica.deusto.es

    Ikerketa-helburuen deskribapen laburra

    Gizarteko Errealitateari Aplikatutako Etika ikertaldea Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Etika Aplikatuko Zentrokoa (CEA) da. Ibilbide luzea du errealitate sozial ugariren azterketan ikuspegi etikotik eta, gaur egun, bi ildoren inguruan ikertzen du: i) Gizarte garapena eta aldaketa eta ii) Gatazkak eta bake kulturak. 19 ikerketa proiektu aktibo (2010-2012) biltzen dituzte, zortzi ikertzaile nagusik eta elkartutako 19 ikertzailek bultzatuta.
    Etika Aplikatuko Zentroak aitorpen zabala du bere inguruan. Azken urteotan nabarmen igo da ekoizpen zientifikoaren kalitatea, nazioartean duen eragina eta sare akademiko eta profesionaletan duen parte hartzea. Gaur egun, bi proiektu propio ditu 7PMren barruan.

    Ikerrildoak
    - Gizarte gatazkak, indarkeria eta bakearen eraikuntza
    - Etika eta teknologia
    - Politika, gizarte garapena eta aldaketa

    Ikertaldeak etika gizarte errealitatean aplikatzeari begirako gaiak jorratzen ditu. Horrek Gizarte Zientzien arloan ikerketa aplikatuak egiten dituen talde gisa kokatzen du, politika arloa ardatz hartuta. Proiektuek hiru bide jorratzen dituzte: a) gure gizartearen botere egituretan dauden dinamiken azterketa; b) egitura horiek sortzen dituzten desberdintasunen edo gatazken kudeaketa, beren muga eta aukera eraldatzaileak, alternatibak eraikitzeak eskatzen dituen baldintzak eta abar; eta c) beren narratiba sozial eta historikoak interpretatzera bideratutako prozesuek duten balio eraldatzailea.