GIZARTEA ERALDATZEKO AISIA KULTURA ETA TURISMOA

GIZARTEA ERALDATZEKO AISIA KULTURA ETA TURISMOA
  • Arloa

    Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco A

    Ikerketa-helburuen deskribapen laburra

    Ikertaldeak aisia esperientzia integral gisa eta funtsezko giza eskubide gisa ulertzen du eta horretan oinarritzen da; horregatik azpimarratzen du giza garapenari egiten dion ekarpena alderdi pertsonalean, sozialean, kulturalean, ekonomikoan eta ingurumenekoan. Ikerrildo horrek lehentasunezko bi gai-arlo nagusi hartzen ditu, aisiaren fenomenoak gaur egun planteatzen dituen erronka nagusiei diziplina arteko hurbilketa batetik erantzuteko: Aisiako esperientziak bizitza osoan zehar eta Aisiako ingurune jasangarriak eta sortzaileak.
    Aisia errealitate konplexua da, eta elkarri eragiten dioten bi ikuspegi zabaletatik heldu behar zaio: alderdi pertsonal eta esperientzialetik, eta gizartearen eta ingurunearen ikuspegitik. Gainera, kontuan izan behar dira aisiaren esparruen (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) bizipenean eta kudeaketan inplikatutako eragileak (sektore publikoa, sektore pribatua eta hirugarren sektorea), praktikek kolektiboentzat (haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak edo desgaitasunak dituzten pertsonak, besteak beste) dituzten inplikazioak eta aisiako esperientziek ingurunean izan ditzaketen inpaktuen ebaluazioa. Denak ere alderdi garrantzitsuak dira eta “Aisia eta Giza Garapeneko” ikertaldea arlo horietara nola hurbiltzen den erakusten dute. Hori guztia zeharkatzen du oinarri batek: gizarte inklusioak; izan ere, esku hartzeko printzipioa ez ezik, aisiako eskubidea bermatzeko eta herritar guztiek aisiako esperientzia gozagarri eta kalitatezkoetan parte hartzea ahalbidetzeko funtsezko tresna ere bada.
    * Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikertaldea.

    Informazio gehiago ikerketa atarian