Giza eskubideak eta erronka soziokulturalak eraldatzen ari den munduan

Giza eskubideak eta erronka soziokulturalak eraldatzen ari den munduan
  • Arloa

    Zuzenbide Fakultatea
    Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco A

    “Giza eskubideak eta erronka soziokulturalak eraldatzen ari den munduan” diziplinarteko ikertaldea Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari atxikita dago, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen menpekoa da eta Zuzenbide Fakultateak parte hartzen du.
    Taldea Europar Batasuneko 110 unibertsitate, ikerketa institutu eta erakundek osatutako bikaintasuneko HumanitarianNet (Thematic Network on Humanitarian Development Studies) sare tematikoaren ikertalde gisa sortu zen. Sareak nazioarteko ikerketa eta lan proiektu eta ildo ugari plazaratu ditu giza eskubideei eta haien inguruan Europako gizarteetan zein nazioarteko gizartean planteatzen diren erronka sozial eta kultural berriei dagozkien hainbat arlotan.
    Ikertaldeak 15 urtetik gorako lana du pilatuta eta funtsezko bi ezaugarri ditu: diziplina aniztasuna eta nazioarteko izaera. Gizarte zientzietako hainbat diziplinatako ikertzaileek osatzen dute taldea (arlo juridikokoak, politikokoak eta giza zientzietakoak barne). Gainera, taldeak garatutako proiektuek beti mantentzen dute diziplinarteko ikuspegia eta politika publikoetan eragin positiboa izateko bokazioa. Era berean, nazioarteko izaera agerian geratzen da Europako sareetako kide eta lider izaeran; nazioarteko ikerketa jarduerak eta ekimenak egitean, eta prestakuntza, ikerketa eta transferentzia lanetan gaztelaniaren eta ingelesaren erabilera txandakatzean. Horrela, bada, hasiera-hasieratik, taldeak aktiboki parte hartu du eta, kasu askotan, liderra izan da, nazioarteko sare eta jardueretan, eta helburu hauek izan ditu goiburu:
    a) Jakintza sortzeko ikerketa proiektuak abiaraztea, Europako eta nazioarteko adituen parte hartzearekin.
    b) Atzerriko beste unibertsitate zentro batzuekin ikerketa-sare egonkorrak sortzea eta garatzea.
    c) Nazioarteko unibertsitateen lankidetza lortzea graduondoko programetan, egindako ikerketatik abiatuta.
    d) Ikerketaren emaitzak zabaltzea eta transferitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesez egindako jarduera eta argitalpenen bidez.

    Ikerrildoak

    - Nazioarteko babesa eta giza eskubideak
    - Giza eskubideak eta nazioarteko migrazioak
    - Giza eskubideak, kultura aniztasuna eta gizarte kohesioa
    - Giza eskubideak ikertzeko metodologiak
    * Eusko Jaurlaritzak aitortutako taldea

    Taldea

    Ikertzaile nagusia
    Mª Dolores Morondo

    Ikertzaileak
    Aitor Ibarrola
    Asier Martínez
    Cristina Churruca
    Cristina de la Cruz
    Eduardo Ruiz Vieytez
    Encarnación La Spina
    Felipe Gómez
    Gorka Urrutia
    Gustavo de la Orden
    Joana Abrisqueta
    José Ramón Intxaurbe
    María Nagore
    Trinidad Vicente
    Elena Ghidoni
    Mariana Guadalupe Zaragoza
    Mayra Núñez Pastor
    Natale Seron
    Susana Mangana
    Douglas Oliveira
    Antón Inchaurtieta
    Pedro Campos
    Lorena Zorrilla
    Araitz Peña
    Anju Anna John
    Davinia Gómez