EDUCATION, REGULATED LEARNING and ASSESSMENT (ERLA)

EDUCATION, REGULATED LEARNING and ASSESSMENT (ERLA)
  • Arloa

    Hezkuntza eta Kirolaren Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco A

    ERLA Elena Auzmendik (ikertzaile nagusia) eta Eneko Balerdik (ikertzaile nagusikidea) koordinatzen dute Deustuko Unibertsitatean. ERLA 2016an sortu zuen Ernesto Panaderok, taldeko egungo nazioarteko lider zientifikoak, Deustuko Unibertsitateko Ikerbasque ikerketako katedradunak, Dublin City Universityra ere afiliatuak (DCU). Panaderok ikertzaile nagusi gisa jarduten du Estatuko Ikerketa Agentziak ebaluatutako proiektu nazionaletan, baita taldearen nazioarteko proiektuetan ere.

    ERLA taldeak hezkuntzako ebaluazioan eta ikaskuntza sakon eta autonomoaren hobekuntzan oinarritzen du bere ikerlana. Bere lanak oinarri teoriko sendoa eta ikerketa enpirikoa uztartzen ditu, bigarren hezkuntzako eta goi-mailako testuinguru errealetan aplikatuta, autoebaluazioari, berdinen arteko ebaluazioari, errubriken erabilerari edo prestakuntzako feedbackari arreta berezia jarririk. Praktika horiek errendimendu akademikoan duten eraginagatik ez ezik, ikaskuntzaren aldagai kognitibo, motibazional eta emozionaletan duten eraginagatik ere aztertzen dira.

    Horrekin lotuta, taldeak ikaskuntzaren autorregulazio eta korregulazio prozesuak ikertzen ditu, ikuspegi bikoitzetik: eredu teorikoen garapen eta baliozkotzetik, eta ebaluazio formatiboan oinarritutako esku-hartze pedagogikoen diseinutik. Hala, ERLAk aztertzen du ebaluazioko praktika jakin batzuek nola aktibatu eta eutsi diezaioketen ikaskuntzaren banakako eta lankidetzako erregulazioari hezkuntzako hainbat testuingurutan.

    Azken urteetan, ERLAk lan ildo berriak txertatu ditu prozesu kognitibo eta afektiboen neurketa multimodalean (eye-tracking, boz gorako protokoloak, datu fisiologikoak), bai eta sortzen ari diren teknologien integrazio arduratsuan ere, bereziki adimen artifizial sortzailean, ebaluazioan eta feedbackean.

    Taldeak ERLA laborategian (Deusto) garatzen du bere jarduera (datu enpirikoak biltzeko punta-puntako teknologiaz hornitutako laborategia), eta nazioarteko lankidetza-agenda betea du University of Auckland, Deakin University eta University of Vienna unibertsitateekin, besteak beste. Era berean, ERLAko kideak Espainiako beste unibertsitate batzuetan (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Francisco de Vitoria Unibertsitatea, etab.) eta Europako beste unibertsitate batzuetan (DCU) ari dira lanean. Azkenik, ERLAk modu aktiboan parte hartzen du nazioarteko sare zientifikoetan, hala nola EARLIn, AERAn eta hezkuntza psikologiaren eta ikaskuntza zientzien arloko beste elkarte batzuetan. Taldearen ikuspegi osoa lortzeko, gure webgunea bisitatudaiteke.