DeustoMED

DeustoMED
  • Arloa

    Osasun Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Universidad de Deusto

    Helburuak

    DeustoMEDren ikerketa ildoak giza osasunaren ikuspegi sistemikoa eta holistikoa hartzen du, printzipio honetatik abiatuta: osasun optimoa ez da lortzen gaixotasunak banaka tratatuz soilik, baizik eta bizitza sostengatzen duten sistema eta ekosistema globalen osasuna kontserbatuz eta hobetuz ere bai. Ikuspegi horren arabera, ingurumen osasunaren kontura norberaren osasunean lortutako edozein hobekuntza, azken batean, kaltegarria da.

    DeustoMEDen ikerketa proiektuetan honako arlo hauek lantzen dira: (1) oinarrizko ikerketa, DeustoBIOrekin eta CIC bioGUNErekin lankidetzan; (2) ikerketa aplikatua, Ingeniaritza Fakultatearekin, Osasun Ikerketako Institutuekin eta osasun erakunde publiko zein pribatuekin batera; eta (3) berrikuntza pedagogikoa hezkuntza estrategia eta tresna berrien ikerketan, balorazioan, sorkuntzan eta transferentzian.

    DeustoMEDren asmoa da ikerketa medikoa egitea, medikuntza eraginkor, humanista, jasangarri eta inpaktu klimatiko txikikoa lortzeko trantsizioa sustatzeko. "Pertsonarengan oinarritutako ikerketa mediko jasangarria" ikerketa ildoa zeharka ezartzen da lau arlotan: (1) medikuntza pertsonalizatua, (2) balioan oinarritutako medikuntza, (3) osasun digitala eta (4) osasun zientzietako hezkuntza. DeustoMEDren misio orokorra da aitzindariak izatea, aldi berean eraginkorra, humanista, jasangarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izango den praktika medikorantz aurrera egiten.

    Ikerketa lerroa:
    Pertsonarengan oinarritutako ikerketa medikoa eta jasangarria