Arloa
Ingeniaritza Fakultatea
Taldea
Gobierno Vasco A
Informazio gehiago
Ikerketa helburuen deskribapen laburra
DeustoTech Mobility-ren helburua da gizarteak eta industriak mugikortasunaren eta garraioaren sektorean dituzten egungo eta etorkizuneko beharrei erantzutea, teknologia berrien arloko ikerketaren aldeko apustu sendoa eginez.
Ikerrildoa
Ikertaldearen ikerketaren esparru nagusiak garraioari, logistikari eta mugikortasunari aplikatutako Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKT) dira. Ikerketa honen helburua da pertsonen eta salgaien mugikortasuna optimizatzeko gai izango diren sistema adimendunak garatzea, mugikortasun hori iraunkorragoa, eraginkorragoa, erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.
Funtsean, taldeak ikerketa ildo hauek lantzen ditu:
- IKTak hezkuntzako berrikuntzan aplikatzea
-Hibidetako eta sistema kooperatiboetako komunikazioak
- Urrutiko esperimentazioa eta pentsamendu konputazionala hezkuntza komunitateetarako eta haien ingurunerako.
- Adimen artifiziala ibilbideak/zerbitzuak optimizatzeko eta trafikoa iragartzeko aplikatua
- Posizionamendu jarraitua eta posizionamenduan oinarritutako zerbitzuak
- Garraioa eta Mugikortasun Adimenduna
* Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikertaldea