DEUSTO PHYSICAL THERAPIKER

DEUSTO PHYSICAL THERAPIKER
  • Arloa

    Osasun Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Universidad de Deusto

    Deusto Physical TherapIker diziplina anitzeko taldearen helburua fisioterapiaren espezialitateetako hainbat gai ikertzea da, ikuspegi biopsikosozialetik. Era berean, osasunaren arlo ugarietako beste lanbide batzuk integratzeko helburua ere badu. Horretarako, lankidetza estuan jardun nahi da maila desberdineko erakunde teknologiko, sanitario eta ikerketakoekin, bai estatu mailakoekin, bai nazioarte mailakoekin.

    Zehazki, ikerrarlo hauek garatu nahi dira:
    - Neurozientziak
    - Ariketa eta jarduera fisiko terapeutikoa patologia kronikoak eta/edo akutuak dituzten pertsonen artean
    - Hauskortasuna eta zahartze aktiboa
    - Medikuntza pertsonalizatua eta jasangarritasuna
    - Fisioterapiako berariazko esku hartze terapeutikoak

    Helburu estrategikoak:

    - Berariazko ikerketa-proiektuen bidez deskribatutako ikerrildoak garatzea.
    - Hainbat deialditara aurkeztea, finantzaketa lortzeko eta, horrela, horiek garatu ahal izateko.
    - Estatuan eta/edo nazioartean interes zientifikoa duten erakundeekin harremanetan jartzea, elkarlan-sareak garatzea eta zabaltzea.
    - Estatuko eta/edo nazioarteko interes zientifikoa duten beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea ikerketa-proiektuetan.
    - Doktoreen eta doktoregoko programetan matrikulatutakoen kopurua areagotzea.
    - Hurrengo deialdian aitortutako talde izateko adierazleak lortzea.

    Ikerrildoak:
    - Medikuntza eta osasun pertsonalizatua, e-osasuna eta osasun-sistemaren jasangarritasuna
    - Neurozientziak fisioterapian.
    - Jarduera fisikoa eta ariketa terapeutikoa patologia kronikoak eta/edo akutuak dituzten pertsonen artean.
    - Fisioterapian nola ebaluatu, ekin eta esku-hartu terapeutikoki.