DEUSTO GIZARTE BALIOAK

DEUSTO GIZARTE BALIOAK
  • Arloa

    Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

    Ikerketaren helburuen deskribapen laburra

    Deusto Gizarte Balioak taldea Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko Saileko irakasle eta ikertzaileek osatzen dute. Ikerketa, funtsean, diziplina hauetan egiten da: Soziologian eta Gizarte Lanean. Erabilitako metodologiak kuantitatiboak zein kualitatiboak dira, eta genero-ikuspegiaren zeharkako presentzia dute.

    Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideak: erronka etikoak, politikoak eta sozialak doktorego programako hiru ikertaldeetako bat da. Deusto Gizarte Balioak taldeak hiru aldiz jarraian lortu du bikaintasun-talde aitorpena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren deialdietan (2006-2012, 2013-2018 eta 2018-2021). Hiru aldietan 'A' kategoria eman zaio. Taldearen gai nagusia gizarte balioen azterketa da, eta bi ikerrildo nagusi ditu: 1. Gizartea eta demokrazia aztertzea, gertakari politikoa aztertuz, eta 2. Ongizatea eta Gizarte Politika, gizarte inklusioaren eta bazterketaren prozesuen eta esku hartzeko sistemen azterketaren bidez.

    Luzetarako perspektibak eta ikuspegi konparatuak funtsezko tresna metodologikoak dira; izan ere, Deusto Gizarte Balioak taldeak Espainia ordezkatzen du EuropeanValueSurveyStudyGroup-en (EVS), EVSko Executive Board-eko kidea da, eta inkesta aplikatzen ari da 1981etik. Deusto Gizarte Balioak taldeak Europako inkestaren analisi kuantitatiboak eta ustiapen estatistikoaren hobekuntzakoak ez ezik, hausnarketa teorikoa ere lehenesten du. Era berean, Deusto Gizarte Balioak taldeak ikerketa aplikatuagoa egiten du, datuek ematen diguten ezagutzatik abiatuta, esku hartze sozialeko sistemak hobetzeko eta gure gizarteak dituen gizarteratze - baztertze prozesuei erantzuten laguntzeko.

    Ikerrildoak

    - Balioak, Berdintasuna, Gizartea eta Demokrazia.
    - Balioak, Berdintasuna, Ongizatea eta Gizarte Politika.
    * Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikertaldea