DEUSTO FAMILY PSYCH

DEUSTO FAMILY PSYCH
  • Arloa

    Osasun Zientzien Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco A

    Ikasketa esparrua
    Osasuna eta ongizatea harremanen testuinguru zabalago batetik aztertu behar direla hartzen da abiapuntutzat. Eta, Psikologiarekin eta Familia Psikoterapiarekin bat etorriz, familia da osasuna sustatzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko testuinguru garrantzitsuena. Familiako harreman desegokiek eragin negatibo handia izan dezakete, eta hainbat zeinu psikopatologiko eragin edo erraztu. Adierazpen horiek askotariko egoerak sor ditzakete: familia barruko gatazka eta indarkeria, adikzioak, egoerak, antzutasuna, immigrazioa, guraso-gaitasunik eza, etab.

    Horrenbestez, Familiako Psikologoei buruz Amerikako Psikologoen Elkarteak (APA) jasotzen duen bezala, ikertalde horren xede izango lirateke zenbait fenomeno kezkagarri, hala nola gurasoen arteko eta familia barruko gatazka suntsitzailea (bikotekideen artekoa, seme-alaben eta gurasoen artekoa), edo harreman-jarraibideekin lotutako osasun fisiko eta mentaleko arazoak areagotzea, baina baita familiako kideen ongizatea errazten duten baldintzak ulertzea eta zaintza, tutoretza, indarkeria eta esku hartze psikoterapeutikoak esleitzeko prozesuetan ebaluatzea ere. Eta hori guztia familiaren bizi-zikloan zehar, jaio aurreko garaietatik hasi eta helduaro berantiarrera arte.

    Helburu zehatzak:

    1. Familiako egoera kaltegarri edo konplexuetan arrisku- eta babes-faktoreak, eta egoera horiek bizitzan zehar duten eragina aztertzea.
    2. Ebaluazio-tresnak garatzea eta baliozkotzea.
    3. Esku hartzeko programak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea ebidentzian oinarrituta, testuinguru komunitario eta klinikoetan aplikagarriak direnak, eta horien efikazia, efektibitatea eta efizientzia ebaluatzea.
    4. Biltzar edo aldizkarietan ikerketen emaitzak zabaltzea, nazioko edo nazioarteko topaketak egitea beste elkarte edo erakunde batzuetako profesionalekin batera, ezagutza-sareak sortzea, etab.

    ILDOAK

    1. Gurasoen arteko eta familia barruko gatazka. Doikuntza eta egokitzapena. Emozioen erregulazioa. Familia-segurtasuna. Neba-arreben arteko harremanak. Gatazka suntsitzailea. Ebidentzian oinarritutako esku hartzeak. Aliantza terapeutikoa.
    2. Adopzioa. Jatorriari, osasunari, atxikimenduari, haurren eta gazteen ongizateari, senidetasun emozionalari, seme-alaba helduen ongizate psikologikoari eta abarri buruzko komunikazioa. Familian esku hartzea.
    3. Jaio aurreko eta jaio ondoko atxikimendua eta lotura. Haurdunaldia, 0-6 urte, lotura, mentalizazioa, atxikimendua, guraso-gaitasunak, gurasoen arteko genero desberdintasunak, ebidentzian oinarritutako esku hartzea.
    4. Familia eta osasuna. Familia etorkinak, mindfulness-a, substantzien kontsumoa, arrisku psikosozialean dauden familiak, familia eta lana uztartzea, somatizazioa eta familia-harremanak, etab. Bi esparru ditu: 1) harreman ereduak eta familia ongizatea; 2) harreman ereduek nerabezaroan duten eragina.

    Ikertzaile nagusia
    Ana Martínez 

    Ikertaldea
    :Mireia Sanz
    Leire Iriarte
    Irati Alvarez
    Leire Gordo
    Iñigo Ochoa de Alda
    Laura Merino
    Txemi Santamaría
    Susana Cormenzana
    Nerea Martín
    Susana Corral
    Inés Pellón
    Iñigo Aguinaga
    Estefanía Monaco