DEUSTEK5 – Human-centric Computing for Smart Sustainable Communities and Environments

DEUSTEK5 – Human-centric Computing for Smart Sustainable Communities and Environments
  • Arloa

    Ingeniaritza Fakultatea

  • Taldea

    Gobierno Vasco A

    DEUSTEK taldea 2003tik ari da ingurumen adimenean lanean, SmartLab ikerketa-laborategia sortu zenetik, eraikinen instrumentazio adimenduna ahalbidetzen duten hardware eta software teknologien ikerketari eskainia. Lan hori indartu egin zen 2007an, AmI-ren printzipioak garraioarena bezalako ingurune edo domeinu oso garrantzitsu bati aplikatzera bideratutako bigarren ikerketako laborategi bat sortu baitzen, ITS (Intelligent Transport Systems) deritzona. Laburbilduz, AmI-ren diziplinaren barruan, DEUSTEKeko kideak laborategi horietan ari dira lanean (25 pertsona inguru), eta ikerketa-gai hauetan jarduten dute:
    a. Middlewarea elementu sentsorialak eta jarduketa-elementu heterogeneoak integratzeko
    b. Inguruneko gailu eta zerbitzarietan txertatutako adimena
    c. Etxeko edo ingurune industrialetako laguntza-inguruneetako instrumentazio adimenduna
    d. Elkarreragin naturalagoa eta adimendunagoa eta testuinguruarekiko sentikorra (teknologia semantikoen bidezko modelatua) eta erabiltzailearen eta ingurunearen artean mugikor bidez egiten dena
    e. Eguneroko gailu edo objektu adimendunagoak eta testuinguruarekiko sentikorragoak direnak diseinatzea eta prototipatzea
    f. Erabiltzailearekiko sentikorrak eta haren beharretara egokituak diren ingurune adimendun erreaktiboagoak eta asistentzialagoak (AAL – Ambient Assisted Living) diseinatzea eta hedatzea, gailu mugikorren bitartez
    g. Ingurunea monitorizatzea eta adimenez jardutea, haririk gabeko sentsore-sareetan eta barneak lokalizatzeko sistemetan oinarrituta.
    h. Haririk gabeko komunikazioen arkitekturak garatzea gainazaleko garraiorako (trenbidea eta errepidea), ibilgailuak eta bidaiariak ingurunearekin komunikatzeko, hau da, beste ibilgailu, bide-azpiegitura edo kontroleko zentro batzuekin komunikatzeko.
    i. Belaunaldi berriko garraio adimenduneko zerbitzuak diseinatzea eta hedatzea, garraio erosoagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

    Ikerrildoak

    - Nonahiko konputazioa, pertsona, objektu eta espazio adimendunagoak, iraunkorragoak eta osasungarriagoak sortzeko.
    - Urrutiko esperimentazioa eta pentsamendu konputazionala hezkuntza-komunitateentzat eta haien ingurunearentzat.
    - Adimen konputazional hibridoko eta konputazio banatu eta deszentralizatuko teknologia disruptiboak, gizarte-erronkak konpontzera bideratuak.

    * Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikertaldea