Arloa
Ingeniaritza Fakultatea
Taldea
Gobierno Vasco A
Ikerketa-helburuen deskribapen laburra
D4K (Deusto for Knowledge) ikertaldearen ikerketa "Adimen Konputazional Aplikatua (ICA)" izenez ezagutzen den jakintza arloaren ingurukoa da. Jakintza arlo hori da azken hamarkadetan mundu zientifikoan garatu diren aurrerapen esanguratsu gehienen funtsezko oinarria, batez ere Konputazio Zientzien esparruan, baina baita beste arlo batzuetan ere.
Adimen konputazionaleko paradigmak, ikuspegiak, teknikak eta tresnak hainbat eremutan aplikatuta, D4K taldeak kasu arrakastatsuen bilduma garrantzitsua du, arlo hauetan:
- Segurtasun Digitala: gaur egun D4K ezagutza ustiatzen da, segurtasuneko softwarearen mundu mailako segurtasuneko soluzioen bi liderretan (Panda Security eta Optenet).
- Prozesuen Automatizazioa eta Kontrola: kasu arrakastatsuak ustiatzen ari dira, sektoreko stakeholder ia guztiekin lankidetzan; horien artean, General Electric, MIESA edo Ingeteam nabarmentzen dira.
- Automobilgintzaren sektorerako ekoizpena optimizatzea: arrakastako kasuak ustiatzen ari dira Euskadiko Automobilgintzarako Galdaketaren sektoreko eragile garrantzitsuenekin lankidetzan, Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroaren bidez.
- Energiaren Kudeaketa Eraginkorra: nazioarteko maila goreneko proiektuak ditu, Iberdrola edo Red Eléctrica bezalako bazkideekin lankidetzan.
Era berean, D4K-k, azken ekitaldian, ICA algoritmo berriak aplikatzeko lanildo bat ireki du nanomaterialen propietate mekanikoen azterketan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.
Ikerrildoa
Adimen konputazional aplikatua