Herritarren parte-hartzeaJakintza arloak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

Partaidetzazko demokrazia, gobernantza eta aldaketa sozioekonomikoak

Herritarren parte hartzea

Lankidetzan egindako ikerketa eta berrikuntza, metodologia sendo eta erakargarrietan oinarritua, herritarren eta interesa duten parteen partaidetza bideratuko duena, horrela aldaketa sozioekonomikoak, gobernantza dinamikak eta partaidetzazko demokraziaren etorkizuneko joerak aztertzeko.

Erronka hau da: herritarren partaidetza ulertzea eta sustatzea, zientziaren elkarlaneko sorkuntzan.

Jakintzaren esparru desberdinetako 30 ikertzaile inguru elkarrekin eta elkarlanean ari dira gizarte zibileko eragileekin, partaidetza zibikoa sustatzeko multigobernantza mailan eta bilakaera sozioekonomikorako bide berritzaileak sortzeko.

Kontaktua

DIT - Deusto Ikerketa eta Transferentzia

Helbidea:
Unibertsitate etorbidea 24
48007 Bilbao


944 139 190
dit.captacion@deusto.es

Herritarren parte hartzea indartzea

Zer eskaintzen dugu?

1.

Diziplinarteko lankidetza

Diziplinarteko eta sektorearteko lankidetza, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko bazkideak biltzen dituena

2.

Bikaintasunerako sareak

Parte hartze aktiboa estatuko eta nazioarteko bikaintasun sareetan eta ikerketa proiektuetan

3.

Zientzia komunikatzea

Ikerketa-prozesu osoan zehar zientzia komunikatzea

4.

Baztertutako taldeen ahotsa indartzea

Gizartean garrantzitsuak diren ezagutzen ekoizpenean baztertutako taldeen ahotsa sustatzea eta indartzea

5.

Ikerketa parte-hartzailea hobetzea

Partaidetzako ikerketa hobetzea eta indartzea, bereziki lurralde-garapenerako ikerketa eta komunitatean oinarritutako ikerketak.

6.

Zientzia irekia eta herritarra

Zientzia irekiaren eta herritarren jakintzaren oinarria hobetzea

7.

Ikerketaren gizarte eragina maximizatzea

Ikerketak gizartean duen eragina maximizatzea, ezagutzak herritarrekin batera sortzeko eta elkarrekin definitutako erronkei aurre egiteko.

8.

Komunikazio arduratsua sustatzea

Ikerketa-prozesuan zuzenean parte hartzen dutenen ikaskuntza-prozesua zabalduko duen ikerketaren komunikazio arduratsua sustatzea.

9.

Lurralde-garapena

Gizarte zibileko eragileek lurralde-garapenean egiten duten ekarpena sustatzea.

10.

NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak

NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Europako, estatuko eta tokiko estrategiak betetzen laguntzea