Jakintza arloakEkoizpen jarduera zientifikoa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

Diziplinarteko ikerketa

Jakintzaren guneak

Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzarako Programa Markoa (Horizon Europe) eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Plana (RIS3) kontuan hartuta, Deustuko Unibertsitateko ikerketak ikerketarako talentua, bikaintasuna, lehiakortasuna, berrikuntza eta teknologia sustatzen ditu, gizarte eragina sortzeko eta garapen jasangarrirako 2030 Agendaren erronka global handiei aurre egiteko.

Deustuko Unibertsitateak diziplina ugaritako hainbat jakintza-arlotan duen jakintza ikertu eta transferitzen du, eta, horretarako, diziplinarteko bikaintasuneko ikerketa sustatzen du, lankidetzan egina eta inklusiboa, tokiko, eskualdeko eta/edo munduko erronkei erantzuteko.

Jakintza-arloetan biltzen dira Deustuko Unibertsitateko fakultate, talde eta ikerketa unitateetako ikertzaileak. Lurraldeko eragileekin lankidetzan eta elkarrekin sortuta, zahartzeari eta ongizateari, sormen-industria eta -hiriei, genero-dimentsioari, justizia sozialari eta inklusioari eta partaidetzaren sustapenari buruzko ikerketan eta berrikuntzan aurrera egin nahi dute.

Diziplinarteko ikerketa

Zer eskaintzen dugu?

1.

Diziplina arteko lankidetza

Diziplinarteko eta sektorearteko lankidetza, Deustuko ikertzaileak eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko bazkideak biltzen dituena

2.

Estatuko eta nazioarteko proiektuak

Estatuko eta nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzea

3.

Elkarlaneko sorkuntzako ikuspegia

Elkarlaneko sorkuntzako ikuspegia tokiko eta nazioarteko gizarte-mailako premiak identifikatzean

4.

Parte hartze aktiboa sareetan

Parte hartze aktiboa eskualdeko sareetan, estatukoetan eta bikaintasun sareetan eta ikerketa proiektuetan

5.

NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak

NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Europako, estatuko eta tokiko mailako estrategiak betetzen laguntzea