Ekoizpen jarduera zientifikoaIkerkuntza

PROYECTOS Y PUBLICACIONES DE INVESTIGACIÓN

En cifras

309proyectos de investigación

555 artículos Scopus

665ponencias y congresos

IKERKETA ATARIA

Ikerketa-jardueraren ikusgaitasuna eta eragina sustatzeko espazio estrategiko gisa sortua, bikaintasun zientifikoarekiko eta zientzia irekiarekiko dugun konpromisoa berretsiz.

Diziplinarteko ikerketa

Deustuko Unibertsitateak ikerketa ekosistema malgua eskaintzen du, tokiko, estatuko eta nazioarteko lankidetza sustatzen duena, eta gure ikertzaileei aukera ematen die ideien trukea egiteko, bai eta tokiko eta munduko arazoei diziplinarteko ikuspegitik heltzeko ere. Ikerrarlo aukera zabala eskaintzen duen ingurunea da.

Bikaintasun zientifikoa eta beste sektore batzuekiko lankidetza uztartzen ditu eta sektoreen arteko sinergia biziak sortzen ditu, eragile sozioekonomiko ugari horren partaide eginik. Horrek ikuspegi egokia ematen die gure ikertzaileei gizarte mailako arazoei oinarritik bertatik aurre egiteko. Eguneroko bizitzarako soluzioak elkarlanean sortzea sustatzen du, ikerketaren diseinutik hasi eta praktikan jartzera. Hartara erraztu egiten du jakintzaren transferentzia egitea, emaitzak aprobetxatzea eta gure ikerketaren gizarte eragina maximizatzea.

Ikerketa proiektuak eta argitalpen zientifikoak

Deustuko Unibertsitateak ikerketa proiektu itunduetan eta lehiakorretan oinarritutako ekoizpen zientifikoa sortzen du. Ikerketa tokiko, eskualdeko eta nazioarte mailakoa izaten da; eragin handiko argitalpenak egiten ditu, interes zientifikokoak, humanistikokoak, sozialekoak edo teknologikokoak, gizartea era positiboan eraldatu ahal izateko.

Hori guztia egiten du ingurune hurbileko eta nazioarteko esparruko inplikazioa, zerbitzua eta partaidetza ahaztu gabe, tradizioa eta berrikuntza uztartuz. 

null

Ikerketa proiektuak

Gehiago jakiteko

null

Argitalpen zientifikoak.

Gehiago jakiteko