Matrikula euskara

MATRIKULA

Matrikula nola egin badakizu, Idazkaritza birtualera hemendik sartu zaitezke:

MATRIKULA ONLINE BILBO 

 

MATRIKULA ONLINE DONOSTIA 

Ez badakizu nola egin, jarraitu irakurtzen mesedez:

ASTEAN 10 ETA 8 ORDUKO URTE OSOKO IKASTAROAK, IKASTARO TRINKOAK, C2ko URTE OSOKO IKASTAROA, C2 IKASTAROA ONLINE ETA URTE OSOKO AUTOIKASKUNTZA IKASTAROENTZAKO JARRAIBIDEAK

Izena eman aurretik, kontsultatu bideo hau online matrikula nola egin zehatz-mehatz jakiteko:

Une honetan Deustuko Unibertsitateko ikaslea bazara

  • Matrikula Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, OPENDEUSTOko zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin.
  • Ikastaroa bankuan helbideratuta ordaintzen da eta ordainketa bakar batean edo zatituta (% 65 urrian eta % 35 abenduan).
  • Egiten ari zaren graduko edo graduondoko ikasketen ordainketak helbideratuta dituzun kontu zenbaki berean helbideratzen da.

Unibertsitateko ikaslea edo Hizkuntza Zentrokoa izan bazara

  • Matrikula Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, bertan ageri diren instrukzioei jarraituz.
  • Ikastaroa bankuan helbideratuta ordaintzen da eta ordainketa bakar batean edo zatituta (% 65 urrian eta % 35 abenduan).
  • Matrikulan ageri den kontu zenbakia mantendu nahi baduzu eman SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko agindua Hizkuntza Zentroko Idazkaritzan.
  • Matrikulan ageri den kontu zenbakia aldatu nahi baduzu, matrikula amaitutakoan, SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko aginduaren jatorrizko agiria sinatuta eraman behar duzu Unibertsitateko Administraziora eta bankuko kontua aldatzeko eskaera han egin.

Deustuko Unibertsitatean egiten duzun lehenengo matrikula bada

  • Atxikita doan Google inprimakia bete eta NANaren kopia bidali beharko duzu euskal.irakasgeloa@deusto.es edo idiomas.ss@deusto.es (Donostiako campusa) helbide elektronikora.
  • Hizkuntza Zentroko Idazkaritzatik egingo da matrikula eta posta elektronikoz jasoko duzu kopia eta SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko agindua, sinatu eta matrikula epea amaitu baino lehen Hizkuntza Zentroko Idazkaritzan emateko.

GAINERAKO IKASTAROENTZAKO JARRAIBIDEAK

  • Matrikula Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, OPENDEUSTOko zure posta elektronikoko helbide eta pasahitzarekin edo, ez badituzu, bertan ageri diren instrukzioei jarraituz.
  • Ikastaroak ordainketa bakar batean ordaintzen dira kreditu txartelaz edo Kutxabanken ordaintzeko barra kode inprimatuaren bidez.

Euskal Irakaslegoko ikastaroetan aurreko urtean matrikulatuta egon diren ikasleek % 5eko deskontua izango dute, berariazko helburuetako ikastaroetan izan ezik. Deskontu hori aplikatzeko hona idatzi behar duzu: euskal.irakaslegoa@deusto.es edo idiomas.ss@deusto.es (Donostiako campusa)

ARAUDIA

Ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea
Deustuko Unibertsitateak eskubidea du ikastaroa bertan behera uzteko, baldin eta ikastaroa eskaintzeko gutxieneko ikasle kopurura heltzen ez bada. Kasu horretan, matrikulatuei alternatiba eskainiko zaie eta, bestela, ordaindutako kopuru guztia itzuliko zaie.

Matrikula deuseztatzea
Matrikula deuseztatzea eta haren zati bat itzultzea onartuko da baldin eta gaixotasun larria izan eta behar bezala justifikatuta badago. Inola ere ez da itzuliko helbideratutako lehenengo epearen zenbatekoa. Ezin izango da matrikula deuseztatu, ezta zenbatekorik itzuli ere, kasu hauetan:

  • unibertsitateko ikasketak bertan behera utziz gero
  • ordutegiak bateratu ezinak badira
  • beste zentro batean gerora plaza lortuz gero

Non?

BILBOKO CAMPUSA
Mendeurreneko eraikina, 1. solairua Unibertsitate etorbidea, 24, 48007 - Bilbao
Hizkuntza Zentroa 944 139 212
idiomas@deusto.es
Euskal Irakaslegoa 944 139 177
euskal.irakaslegoa@deusto.es
 

DONOSTIAKO CAMPUSA

Arrupe eraikina, 107. bulegoa
Mundaiz, 50 20012
20012 Donostia
Hizkuntza Zentroa 943 326 181 
idiomas.ss@deusto.es