MATRIKULA
Matrikula nola egin badakizu, Idazkaritza birtualera hemendik sartu zaitezke:
Ez badakizu nola egin, jarraitu irakurtzen mesedez:
URTE OSOKO IKASTAROENTZAKO JARRAIBIDEAK
Izena eman aurretik, kontsultatu bideo hau, sarrera eskaera online nola egin zehatz-mehatz jakiteko:
Une honetan Deustuko Unibertsitateko ikaslea bazara
- Matrikula Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, OPENDEUSTOko zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin.
- Deustuko Unibertsitateko ikasle zarenez % 20ko deskontua duzu ikastaroetan.
- Ikastaroa bankuan helbideratuta egiten da ordainketa eta ordainketa bakar batean edo zatituta (% 50 urrian, % 25 abenduan eta % 25 otsailean).
- Egiten ari zaren graduko edo graduondoko ikasketen ordainketak helbideratuta dituzun kontu zenbaki berean helbideratzen da.
Unibertsitateko ikaslea edo Hizkuntza Zentrokoa izan bazara
- Matrikula Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, bertan ageri diren jarraibideei jarraituz.
- Ikastaroa bankuan helbideratuta egiten da, ordainketa eta ordainketa bakar batean edo zatituta (% 50 urrian, % 25 abenduan eta % 25 otsailean).
- Matrikulan ageri den kontu zenbakia mantendu nahi baduzu eman SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko agindua Hizkuntza Zentroko Idazkaritzan.
- Matrikulan ageri den kontu zenbakia aldatu nahi baduzu, matrikula amaitutakoan, SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko aginduaren jatorrizko agiria sinatuta eraman behar duzu Unibertsitateko Administraziora eta bankuko kontua aldatzeko eskaera han egin.
Deustuko Unibertsitatean egiten duzun lehenengo matrikula bada
- Atxikita doan Google inprimakia bete eta NANaren kopia bidali beharko duzu idiomas@deusto.es edo idiomas.ss@deusto.es (Donostiako campusa) helbide elektronikora.
- Hizkuntza Zentroko Idazkaritzatik egingo da matrikula eta posta elektronikoz jasoko duzu kopia eta SEPA zuzeneko zordunketa helbideratzeko agindua, sinatu eta matrikula epea amaitu baino lehen Hizkuntza Zentroko Idazkaritzan emateko.
- Ikastaroa bankuan helbideratuta egiten da ordainketa eta ordainketa bakar batean edo zatituta (% 50 urrian, % 25 abenduan eta % 25 otsailean).
GAINERAKO IKASTAROENTZAKO JARRAIBIDEAK
- Matrikulua Idazkaritza birtualaren bidez egiten da, OPENDEUSTOko zure posta elektronikoko helbide eta pasahitzarekin edo, ez badituzu, bertan ageri diren instrukzioei jarraituz.
- Deustuko Unibertsitateko ikasle zarenez % 20ko deskontua duzu ikastaroetan.
- Alumni Klubeko kide izateagatik % 10eko deskontua duzu. Justifikatzeko, DeustoAlumni txartelaren kopia bat bidali beharko duzu posta elektronikoz hona: idiomas@deusto.es edo idiomas.ss@deusto.es (Donostiako campusa)
- Ikastaroak ordainketa bakar batean ordaintzen dira kreditu txartelaz edo ordaintzeko barra kode inprimatua Kutxabanken aurkeztuta.
Araudia
- Ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea
Deustuko Unibertsitateak eskubidea du ikastaroa bertan behera uzteko, baldin eta ikastaroa eskaintzeko gutxieneko ikasle kopurura heltzen ez bada. Kasu horretan, matrikulatuei alternatiba eskainiko zaie eta, bestela, ordaindutako kopuru guztia itzuliko zaie. - Matrikula deuseztatzea
Matrikula deuseztatzea eta haren zati bat ordaintzea onartuko da baldin eta gaixotasun larria, behar bezala justifikatuta badago. Inola ere ez da itzuliko helbideratutako lehenengo epearen zenbatekoa. Ezin izango da matrikula deuseztatu, ezta zenbatekorik itzuli ere, kasu hauetan:- unibertsitateko ikasketak bertan behera utziz gero
- ordutegiak bateratu ezinak badira
- beste zentro batean gerora plaza lortuz gero