Titulu Ofiziala

Titulu Ofizialen eskaera

Zelan eskatu titulua

Titulua aurrez aurre edo posta arruntez eskatu daiteke.

Garrantzizko oharrak COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta:

  • Pertsona bati baino ez zaio sartzen utziko; interesduna edo baimenduna baino ez da sartuko.
  • Irakurri orri honetako eta inprimakietako informazio guztia.
  • Egiaztatu aurretiaz dokumentazio guztia duzula eta behar den bezala duzula, beharrizanik gabe joan-etorririk ez egiteko.
  • Ekarri zeure boligrafoa eskaera sinatzeko, hori egin behar izanez gero.

Eskatzen den dokumentazioa

Ikasketetako baldintza guztiak gaindituta, eskuratu duzun maila akademikoari dagokion titulua eskatu ahal izango duzu.

Horretarako, inprimakia bete beharko duzu eta eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu. Eskaera egiteko inprimakian aurkituko duzu horri buruzko informazio guztia.
 

Inprimakia eta jarraibideak jaitsi

Oharra: Erasmus Mundus tituluetako ikasleak masterreko idazkaritzarekin jarri behar dute harremanetan eskaera egiteko.

Tituluaren Europar Gehigarriaren eskaera

2005-2006 ikasturtearen ondorengo lizentziatu, diplomatu eta ingeniari teknikoek, titulua eskatutakoan (edo aldi berean), Tituluaren Europar Gehigarria emateko eskatu ahal izango dute (jaitsi inprimakia).
Gradudun, Master eta Doktore titulua ofizioz emango zaie titulua eskatu dutenei, ahal bezain pronto. Oraindik ez dira ematen ari.
Baccalaureatus in Theologia eta Licenciathus in Theologia – Titulu ofiziala eskatzen denean emango da.

Tituluaren Europar Gehigarria eskatzea

2005-2006 ikasturtean eta ordutik aurrerako lizentziatu, diplomatu eta ingeniari teknikoek titulua eskatutakoan (edo aldi berean) eska dezakete Tituluaren Europar Gehigarria (jaitsi inprimakia ).

 

Non?

Bilboko Campusa - Idazkaritza OrokorraUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbo94 413 93 15titulos@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
Donostiako campusa - Idazkaritza OrokorraMundaiz 5020012 - Donostia 943 326 310secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00