Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiriaren eskaera (DECA) Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako

Eskaera

Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria Espainiako Gotzain-konferentziak luzatzen du. Hala ere, Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorra arduratzen da tramitazioaz, unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean edo Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitateko Eskolan (zentro atxikia) ikastaroa egin eta osatu dutenen kasuan.

Nola eskatu titulua?

Postaz edo Unibertsitatean bertan eska dezakezu titulua.

Ohar garrantzitsuak, COVID-19aren ondoriozko egoera dela eta:

  • Ezin izango da pertsona bat baino gehiago sartu; interesduna edo baimendutako pertsona bakarrik sartu ahal izango da.
  • Ahal den neurrian, ez joan hitzorduetatik kanpo eskaera egiteko.
  • Kontsulta partikularren bat izanez gero, telefonoz dei dezakezu edo mezu bat bidal dezakezu posta elektronikoz. Irakurri orri honetan eta inprimakietan dagoen informazio guztia kontsulta egin baino lehen.
  • Beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko, aldez aurretik egiaztatu dokumentazio guztia behar bezala dagoela.
  • Edukiera-mugak direla-eta, garrantzitsua da eskaera egiteko hartutako hitzorduaren ordua errespetatzea.
  • Ekarri zeure boligrafoa, eskaera sinatzeko, hala badagokio.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zure ikasketak amaitu ondoren, lortutako gradu akademikoari dagokion titulua eskatu ahal izango duzu.

Horretarako, inprimakia bete beharko duzu, eskatutako dokumentazioarekin batera. Behar duzun informazio guztia eskabide orrian bertan aurkituko duzu.

Inprimakia eta jarraibideak jaitsi

Bigarren Hezkuntzarako Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria eskatzeko tramitazioa doakionak egiten du zuzenean, Espainiako Apezpikuen Batzarrera zuzenduta (weba: www.conferenciaepiscopal.es).

Horren aurretik, Idazkaritza Orokorrean eskatu eta eskuratu beharko dute berariazko gaietako 18 kredituak gainditu dituztela ziurtatzen duen agiria.

Dokumentu interesgarriak

Non?

Bilboko Campusa - Idazkaritza OrokorraUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbo94 413 93 15titulos@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
Donostiako campusa - Idazkaritza OrokorraMundaiz 5020012 - Donostia 943 326 310secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00