Sarrera prozesua online

Noiz aurkeztu behar dut sarrera eskaera

2021/22 ikasturterako lekua dituzten masterrek ezohiko 2. epea irekiko dute uztailaren 1etik 21era.  

Kontsultatu eskaintza akademikoaren zerrendan lekua dituzten masterrak.

SARRERA ARIGIBIDEAK

Berezko tituluen egutegia eta sarrera prozesua graduondoko bakoitzaren sarrera atalean kontsultatu.

Nola egin sarrera online

Zure aurreinskripzioarekin hasi aurretik, kontsultatu bideoa idazkaritza birtualean nola erregistratu ikusteko.

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du). Nortasun-agirian jaioteguna eta jaioterria azaltzen ez badira, horiek egiaztatzeko agiriren bat aurkeztu beharko duzu, informazio hori tituluan jasoko baita. 

2. Motibazio gutuna: bi orrialdeko (800 hitz gehienez) idazlana, ikasketak arrakastaz egiteko nolako gaitasunak dituzun eta etorkizunari begira nolako interes profesionala daukazun azalduz. .

3. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopiak.

4. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. Fotokopia.

5. Graduko, Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Diplomaturako, Ingeniaritza Teknikoko edo pareko ikasketen espediente. Fotokopia.

6. Sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu: Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana. Fotokopia.

ATZERRIKO TITULUA DUTEN IKASLEEK

Atzerrian egindako agiriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana, baldin eta sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu.
  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek eginak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero.

Garrantzitsua: Sarbidea ematen dizun titulua, matrikula egiterakoan aurkeztu beharko dena, diplomazia bidez edo Hagako Hitzarmeneko oharraren bidez legeztatuta egon behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.

Atzerriko agiriak legeztatzeko instrukzioak


GAZTELANIADUNAK EZ DIREN HAUTAGAI ATZERRITARRAK 

Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrek gutxieneko gaztelania maila dutela erakutsi beharko dute. Zehazki, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europar Esparruari dagokion B2 maila egiaztatu beharko dute (eranskina ikusi), ziurtagiria ekarriz edo Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak antolatutako proba gaindituz. Maila hori ez da beharrezkoa izango oso-osorik ingelesez eskaintzen diren ikasketetan

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT: Sarrera eskaera ONLINE

1. Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Sartu zure @opendeusto kontu eta pasahitzarekin

3.Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa

4. Aukeratu “master ofizialean izena ematea” edo 'berezko tituluan izena ematea', baldin eta zer programan izena eman nahi duzun.

5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak. Deustuko Unibertsitatea izanik, Idazkaritza Birtualetik edo Estranetetik jaitsitako espedientea aurkeztu dezakezu.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

7. Bete datu estatistikoak.

8. Berretsi eskaera.

9. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.

BESTE UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT: Sarrera eskaera ONLINE

1. Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.

  • Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
  • Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
  • Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
  • Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
  • Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
  • Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.

3. Egin eskaera linean

  • Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala
  • Sartu zure NIUa eta pasahitza
  • Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa
  • Aukeratu “master ofizialean izena ematea” edo 'berezko tituluan izena ematea', baldin eta zer programan izena eman nahi duzun.
  • Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

Jatorrizko unibertsitatea ez bada agertzen 'Otros/sin especificar' aukeratu beharko duzu.

  • Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

  • Bete datu estatistikoak.
  • Berretsi eskaera.
  • Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.

Non?

Bilboko Campusa- Idazkaritza Orokorra 
Unibertsitate Etorbidea 2448007 Bilbo
944 139 302 o 944 139 000 (ext.2976) 
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 13:00 eta 14:30- 16:00
 
Donostiako Campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz 5020012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 13:00 eta 14:30- 16:00