1. Sarrera prozesua online

Noiz aurkeztu behar dut eskaera?

2024-25 ikasturterako graduondoko titulazioetarako sarrera eskaera egiteko epea irekita dago.

Sarrera-eskaerako argibideak

Nola egin sarrera eskaera online

Preinskripzioa egiten hasi aurretik, kontsultatu bideoa eta ikusi nola eman izena idazkaritza birtualean.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Indarrean dagoen NANa. Kopia.

Pasaportea, atzerritarrek soilik (EBko herrialdeetako herritarren kasuan nortasun-zedulak ere balio du). Nortasun-agirian jaioteguna eta jaioterria azaltzen ez badira, horiek egiaztatzeko agiriren bat aurkeztu beharko duzu, informazio hori tituluan jasoko baita.

2. Motibazio gutuna: bi orrialdeko (800 hitz gehienez) idazlana, ikasketak arrakastaz egiteko nolako gaitasunak dituzun eta etorkizunari begira nolako interes profesionala daukazun azalduz.

3. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopia.

4. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. Kopia.

5. Graduko, Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Diplomaturako, Ingeniaritza Teknikoko edo pareko ikasketa-espedientea. Kopia.

6. Sarbidea ematen duen titulua atzerriko erakunde batek emana bada: Herrialde horretan titulu horrek masterreko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen ziurtagiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana. Kopia. Europako Unibertsitate Eremuko ikasleen kasuan, SETa edo, sarbidea ematen duten ikasketak amaitu ez baditu, Unibertsitateak emandako agiri bat. Bertan agertu beharko da, ikasketa horiek amaitutakoan, SETak informazio hori jasoko duela 5.1 atalean.

ATZERRIKO UNIBERTSITATEKO TITULAZIOA DUTEN IKASLEAK

Ziurtatu beharko dute atzerrian emandako dokumentuek baldintza hauek betetzen dituztela:

  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek eginak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera.
  • Sarbidea ematen dizun titulua, matrikula egiterakoan aurkeztu beharko dena, diplomazia bidez edo Hagako Hitzarmeneko oharraren bidez legeztatuta egon behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero. 

Atzerriko dokumentuak legeztatzeko instrukzioak 

ESPAINIERAZ HITZ EGITEN EZ DUTEN HAUTAGAIAK

Espainieradunak ez diren hautagai atzerritarrek gutxieneko gaztelania maila dutela erakutsi beharko dute. Zehazki, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europar Esparruari dagokion B2 maila egiaztatu beharko dute (ikusi eranskina), ziurtagiria ekarriz.

Maila hori ez da beharrezkoa izango oso-osorik ingelesez eskaintzen diren ikasketetan.

Nola egin sarrera eskaera ONLINE: DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO ikasleak

1. Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.es/secretariavirtual

2. Sartu zure @opendeusto (erabiltzailea) eta pasahitza

3. Aukeratu egin nahi duzun ikasketaren tipologia duen botoia: Gradua/masterra/doktoregoa 

4. Aukeratu “unibertsitate masterren preinskripzioa” edo “ikasketa propioen preinskripzioa”, egiteko asmoa duzun programaren arabera eta Ikaslearen preinskripzioa

5. Begiratu eta eguneratu zure datu pertsonalak eta aurreko ikasketak

6. Gehitu beharrezko dokumentu guztiak. Deustuko Unibertsitateko ikasle zarenez, ikasketa espedientea erantsi dezakezu, Idazkaritza Birtualetik/Estranetetik jaitsita (GARRANTZITSUA: Atal bakoitzean eskatzen diren dokumentuak artxibo bakar batean joan behar dira).

7. Osatu datu estatistikoak

8. Berretsi eskaera
 

Online sartzeko prozesuan gorabeheraren bat izanez gero, argibide-eskuliburua jaitsi dezakezu edo aula.tic@deusto.es helbidera jo.

Nola egin sarrera eskaera ONLINE: BESTE UNIBERTSITATE BATZUETAKO ikasleak

1. Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.es/secretariavirtual

2. Erregistratu eta lortu Unibertsitateko Identifikazio Zenbakia (UIZ) eta pasahitza. 

  • Klikatu "ez dut erabiltzailerik, erregistratzeko eskatzen dut”.
  • Bete eskatutako datuak eta sakatu "jarraitu".  
  • Egiaztatu datuak eta onartu pribatutasun politika eta sakatu "jarraitu”.
  • Unibertsitateko Identifikazio Zenbakia (UIZ) lortuko duzu. Sartu UIZ "erabiltzailea" eremuan eta ezarri pasahitz bat.
  • Egiaztatu zure datuak zuzen daudela eta sakatu "amaitu".
  • Zorionak, baduzu zure UIZ eta pasahitza. Eskaera egin dezakezu.

Online sartzeko prozesuan gorabeheraren bat izanez gero, argibide-eskuliburua jaitsi dezakezu edo aula.tic@deusto.es helbidera jo.

3. Egin eskaera online.

  • Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.es/secretariavirtual.
  • Idatzi zure UIZa eta pasahitza.    
  • Aukeratu egin nahi duzun ikasketaren tipologia duen botoia: Gradua/masterra/doktoregoa
  • Aukeratu “unibertsitate masterren preinskripzioa” edo “ikasketa propioen preinskripzioa”, egiteko asmoa duzun programaren arabera eta Ikaslearen preinskripzioa.   
  • Bete datu pertsonalak eta aurreko ikasketak.

Jatorrizko unibertsitatea zerrendan agertzen ez bada, aukeratu ‘Beste batzuk/zehaztu gabe’.    

  •  Gehitu beharrezko dokumentazioa

*Garrantzitsua: Atal bakoitzean eskatzen den dokumentu bakoitza artxibo bakar batean joan behar da.    

  • Osatu datu estatistikoak
  • Berretsi eskaera

Online sartzeko prozesuan gorabeheraren bat izanez gero, argibide-eskuliburua jaitsi dezakezu edo aula.tic@deusto.es helbidera jo.

KONTSULTATU SARRERA-PROZESUAREN HURRENGO URRATSA

AURREZ AURREKO ELKARRIZKETA

 

Non?

Bilboko campusa - Idazkaria Orokorra 
Unibertsitate etorbidea 24
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)
 
Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz 50 20012- Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)