Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiria-Diploma

Eskaera

Doktoregoko irakastaldia eta ikerraldia gainditutakoan (778/1998 E.D), eta Ikertzeko Gaitasuna lortutakoan, Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma eska dezakezu.

Nola eskatu titulua?

Postaz edo Unibertsitatean bertan eska dezakezu titulua.

Ohar garrantzitsuak, COVID-19aren ondoriozko egoera dela eta:

  • Ezin izango da pertsona bat baino gehiago sartu; interesduna edo baimendutako pertsona bakarrik sartu ahal izango da.
  • Ahal den neurrian, ez joan hitzorduetatik kanpo eskaera egiteko.
  • Kontsulta partikularren bat izanez gero, telefonoz dei dezakezu edo mezu bat bidal dezakezu posta elektronikoz. Irakurri orri honetan eta inprimakietan dagoen informazio guztia kontsulta egin baino lehen.
  • Beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko, aldez aurretik egiaztatu dokumentazio guztia behar bezala dagoela.
  • Edukiera-mugak direla-eta, garrantzitsua da eskaera egiteko hartutako hitzorduaren ordua errespetatzea.
  • Ekarri zeure boligrafoa, eskaera sinatzeko, hala badagokio.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zure ikasketak amaitu ondoren, lortutako gradu akademikoari dagokion titulua eskatu ahal izango duzu.

Horretarako, inprimakia bete beharko duzu, eskatutako dokumentazioarekin batera. Behar duzun informazio guztia eskabide orrian bertan aurkituko duzu.

Inprimakia eta jarraibideak jaitsi

Oharra: Erasmus Mundus tituluak, Masterreko idazkaritzarekin harremanetan jarri eskabidea egin aurretik.

Dokumentu interesgarriak

Non?

Bilboko Campusa - Idazkaritza OrokorraUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbo94 413 93 15titulos@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
Donostiako campusa - Idazkaritza OrokorraMundaiz 5020012 - Donostia 943 326 310secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00