5. Graduondoko matrikula

Noiz eta nola egiten den ikasle berrien matrikula

Onarpen gutunean ezarritako epean egin beharko duzu matrikula. Jakinarazten dizugu aldez aurretik hitzordua hartu beharko duzula matrikula egiteko.

Garrantzizko oharra: Adierazitako epean matrikula egin ezin baduzu, matrikula egin behar duzun eta tokia gordeta duzun campuseko Idazkaritza Orokorrean adierazi beharko duzu Hala egiten ez baduzu, plazari uko egiten diozula ulertuko da eta beste hautagai baten eskura jarriko da automatikoki.  

Inprimakiak

Deustuko Unibertsitateak ikasle berrien estranet bat du. Webgune horretan Unibertsitatean sarrera eskatu duzun ikasketetarako informazio zehatza eskaintzen da: ikasketa planak, ordutegiak, etab.

Ikasle berrien estranet horretatik matrikula egiteko jarraibideak eta inprimakiak jaitsi ahal izango dituzu zure erabiltzaile izen eta pasahitzarekin. 

Hitzordua

Matrikula egin ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea Extranetaren bidez. Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula-inprimakiak eta jarraibideak lortzeko moduari buruzko informazio guztia eskuragarri dago ikasleak.deusto.eus/login helbidean.

Gogoratu sartu ahal izateko @opendeusto.es helbide elektronikoa izan behar duzula.

id.deusto.es helbidera sar zaitezke zure kontua lortzeko "eskatu zure kontua" atalean.

Non?

Bilboko campusa - Idazkaria Orokorra 
Unibertsitate etorbidea 24 48007 - Bilbao
944 139 302 edo 944 139 000 (luz.:2976) 
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)
 
Donostiako campusa - Idazkaria Orokorra
Mundaiz 50 20012- Donostia
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)