Graduko onarpenaDeustuko Unibertsitatean ikasteko jarraitu beharreko urratsak

Ez ohiko epea

Azken lekuak

null

Ez ohiko epea

Azken lekuak

Ez ohiko epea luzatzen dugu 2021-22 ikasturterako azken lekuak dituzten gradu eta gradu bikoitzetarako.

Bildu beharrezko dokumentazioa eta bidali Fakultatera zure sarrera eskaera, eta zer urrats egin behar dituzun adieraziko dizute.

Ikusi sarrera prozesua eta azken lekuak dituzten titulazioen zerrenda.

Sartzeko prozesua

Urratsez urrats

01

ONLINE ESKAERA

Lehenengo urratsa izango da eskaera egiteko eskatzen diren agiriak biltzea. Batxilergoko 2. mailako ikasleek agiri hauek aurkeztu behar dituzte: NANa, kalifikazio akademikoak, merezimenduak, motibazio gutuna, hizkuntzak, etab.

KONTSULTATU ZER DOKUMENTAZIO ESKATZEN DEN SARBIDEAREN ARABERA

02

Sarrera proba

Sarrera proba egin beharko duzu, aukeratu duzun titulazioak halakorik eskatzen badu. Sarrera probak urrutitik egiten dira eta bi deialdi daude egiteko. Unibertsitateak zure eskaera baliozkotzat hartzen badu, deialdiari buruzko informazio guztia jasoko duzu posta elektronikoz.

Sarrera probei buruzko argibide gehiago

 

 

03

Eskaeraren ebazpena

Zure aukeren ebaluazioa jasoko duzu posta elektronikoz, lehenetsitako ordenaren arabera. Hala ere, mezua jaso aurretik eta aukera bakoitza ebatzi ahala, eskaera zer egoeratan dagoen ikusi ahal izango duzu ondoren ageri den estekan: deusto.eus/idazkaritzabirtuala.

ESKAERAREN EBAZPENARI BURUZKO argibide gehiago

04

TOKIA GORDETZEA

Titulazio bakoitzean eskaintzen den toki kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko sistema bat ezarri da, nahitaezkoa titulazio batzuetan eta aukerakoa beste batzuetan.  

TOKIA GORDETZEARI BURUZKO argibide gehiago

05

Matrikula

Posta elektronikoko mezu bat jasoko duzu onarpen gutunarekin. Matrikula zein egunetan egin beharko duzun adieraziko dizu mezuak, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.
 

GRADUKO MATRIKULARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO

IzenaDeskribapenaEskaera-orriaEpea

SARRERA ESKAERA LINEAN

Aurkeztu dokumentuak eta bidali sarrera eskaera

Argibide gehiago
---

Azken tokiak 2021-2022 ikasturterako

SARRERA PROBAK URRUTIK

Kontsultatu zer titulaziok dituzten sarrera-probak, proben egutegia, edukia eta zer baloratzen den onarpenerako.

Argibide gehiago
Alderdi garrantzitsuak

Ez ohiko epea: uztailak 19

ESKAERA EBAZPENA

Sartzeko eskaeraren ebazpena posta elektronikoz edo Idazkaritza Birtualaren bidez jakinaraziko da.

Argibide gehiago
---

1. deialdia: Maiatzak 4

2. deialdia eta prozesu bakarreko titulazioak: ekainak 30

Tokia gordetzea

Aukeratutako ikasketean tokia izango duzula ziurtatzeko tokia gorde beharko duzu.

Argibide gehiago
---

Sarrera eskaeraren ebazpenean adierazitako epean

Graduko matrikula

Sartu ikasle berrien estranetera matrikula egiteko aldez aurretiko ordua eskatzeko eta matrikula egiteko jarraibideak eta inprimakiak jaisteko. Gogorarazten dizugu aldez aurretiko ordua eskatu beharko duzula matrikula egiteko.

Argibide gehiago
---

Onarpen gutunean adierazitako epean.