Titulazioetan eskainitako plaza-kopurua mugatua denez, Tokia Gordetzeko sistema ezarri du DUk, prozesuaren momentu batzuetan.
Ohiko fasean ezinbestekoa izango da plaza erreserbatzea Onarpen Gutuna lortzeko.
Sistema horren bidez, DUko ikastegian ikaslegaia matrikulagarri moduan dagoen ikasketak egiteko tokia izango duela bermatzen zaio, matrikula ofizialaren zati bat aurrerakin gisa ordainduz gero, betiere ikaslegaiak esleitutako matrikulaepean baldintzak betetzen baditu.
Zenbatekoa 900,00 eurokoa da, modalitate birtualetan eskaintzen diren graduetan eta Medikuntzako graduan izan ezik. Modalitate birtualeko graduetan, zenbatekoa 450,00 eurokoa da eta Medikuntzako graduan, berriz, 3.000,00 eurokoa. Onarpen Gutuna jasotzeko tokia gordetzeari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da.
Onarpen Gutuna beharrezkoa da matrikula egin ahal izateko. Eskaerak aldeko ebazpena jaso ondoren, tokia gordetzeko jarraitu beharreko jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio zehatza bidaliko da.
KONTSULTATU SARRERA PROZESUKO HURRENGO URRATSA: