6. Graduko matrikula

Noiz egin dezaket matrikula?

Onarpen gutunean ezarritako epean egin beharko duzu matrikula. Jakinarazten dizugu aldez aurretik hitzordua hartu beharko duzula matrikula egiteko.

Inprimakiak 

Deustuko Unibertsitateak ikasle berrien estranet bat du. Webgune horretan Unibertsitatean sarrera eskatu duzun ikasketetarako informazio zehatza eskaintzen da: ikasketa planak, ordutegiak, etab.

Ikasle berrien estranet horretatik matrikula egiteko jarraibideak eta inprimakiak jaitsi ahal izango dituzu zure erabiltzaile izen eta pasahitzarekin. 

Hitzordua

Matrikula egin ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea Extranetaren bidez. Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula-inprimakiak eta jarraibideak lortzeko moduari buruzko informazio guztia eskuragarri dago ikasleak.deusto.eus/login helbidean.

Gogoratu sartu ahal izateko @opendeusto.es helbide elektronikoa izan behar duzula.

id.deusto.es helbidera sar zaitezke zure kontua lortzeko, "eskatu zure kontua" atalean.

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)