Graduko eskaeraren ebazpena

Zelan jakin onartu nauten?

Ikaslegai guztiek posta elektronikoz jasoko dute eskatutako aukeren ebaluazioa, lehentasunaren hurrenkeran. Aukera bakoitza ebatzi ahala, norberaren eskaera zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango da, deusto.eus/idazkaritzabirtuala helbidean.

Gogoratu sarritan begiratzea zure posta elektronikoa, baita SPAM ontzia ere.

Zeri ematen zaio garrantzia onarpenean?

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa-espedientea: Batxilergoko 1. mailan (edo baliokideak atzerrian) edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. mailan lortutako kalifikazioen batez besteko nota aritmetikoa, edo unibertsitate tituluaren batez besteko nota.
  • Batxilergoko 2. mailan (edo baliokidea atzerrian) edo Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailan lortutako kalifikazioak (eskabidea aurkeztu arte lortutakoak).
  • Sarrera-proben emaitza, hala badagokio.
  • Aurkeztutako agiriak.

Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketa bat egiteko dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.

Ikasketa batzuetan sartzeko hautaketa irizpide bereziak

Titulazio batzuetan onartua izateko baldintza espezifikoak bete behar dira, hizkuntza mailakoak edo beste mota batekoak. Kasu bakoitzean eskatzen den hizkuntza-maila egiaztatzeko, Europako Kontseiluak ezarritako EEMBren araberako egiaztagiria erantsi beharko da (ikus III. eranskina)

Ikasketa batzuetan matrikula egiteko eskakizun gehigarriak

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) lehenengo deialdian gainditzea:

Ondoko ikasketa hauetan eta haiekin osatutako programa bateratu eta konbinatuetan matrikulatzeko, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) lehenengo deialdian gainditu behar da:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan
  • Erizaintzako Graduan
  • Fisioterapiako Graduan
  • Medikuntzako Graduan
  • Psikologiako Graduan

Hizkuntza eskakizuna:

Ikasketa batzuetan matrikulatu ahal izateko, beharrezkoa da hizkuntza maila bat egiaztatzea. Matrikula egiterakoan, honakoa aurkeztu ahal izango duzu:

  • III. eranskinean zehazten diren egiaztagiri ofizialetako original bat(MEC/EEM).
  • Hizkuntza maila egiaztatzea sarbidea ematen duten ikasketetan oinarrituta: sarbideko ikasketak eskatzen den hizkuntzan egin badira, egoera hori adierazten duen ziurtagiria erakutsi beharko da.

Egiaztagiri hori aurkezten ez baduzu, ezingo duzu ikasketa horietan matrikula egin, eta horietarako onarpena baliogabetu egingo da.

Medikuntzako Graduan irakasgairen bat euskaraz matrikulatu ahal izateko, B2 maila euskaraz egiaztatu beharko da.

Medikuaren gaitasun-ziurtagiri ofiziala:

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradudun titulua lortzera bideratutako ikasketetarako (edo titulu horren programazio bateratu baterako) onarpen gutuna jasotzen dutenek, honako dokumentu gehigarria aurkeztu beharko dute. Nahiz eta sarrera-eskaerarako ez den behar, matrikula egiteko zer agiri aurkeztu behar diren aurreratzen dizugu.

KONTSULTATU SARRERA PROZESUKO HURRENGO URRATSA:

tokia gordetzea

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Goizez: astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00 eta Ostegunetan 11:00 - 13:00
Arratsaldez: astearte eta ostegunetan 14:30 - 16:00 (uztailean izan ezik)
Abuztuan: itxita
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Goizez: astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00 eta Ostegunetan 11:00 - 13:00
Arratsaldez: astearte eta ostegunetan 14:30 - 16:00 (uztailean izan ezik)
Abuztuan: itxita