Noiz eta nola egin sarrera eskaera
Noiz egin behar da sarrera-eskaera?
Amaitu da 2026-2027 ikasturtean graduetako aurrez aurreko modalitatean sartzeko eskaera egiteko epe arrunta. Maiatzaren 13an aparteko epe bat irekiko da plaza libreak dituzten titulazioentzat. Modalitate birtualeko graduen kasuan, onarpen prozesua martxoaren 9an irekiko da. Bestalde, Teologia Fakultateko ikasketak eskatzeko epea 2026ko irailaren 13ra arte egongo da zabalik, hainbat fasetan antolatuta.
Sarrera eskaerako argibideak 2026-2027
Nola egin behar da sarrera-eskaera?
- Online deusto.eus/idazkaritzabirtuala atariaren bidez.
- Sarbidearen arabera eskatzen den dokumentazioa erantsi.
- Sarrera eskaera egiteko tasa (30 €) ordaindu hautagai bakoitzeko, eskabidean adierazitako ikasketa kopurua edozein dela ere.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.
Eskatzen den dokumentazioa
Batxilergotik (edo atzerriko baliokidetik) bazatoz, aurkeztu behar dituzun dokumentuak hauek dira:
- Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:
- Batxilergoko 1go mailakoak
- Batxilergoko 2. mailako 1. ebaluaketakoak
- Batxilergoko 2. mailako behin betikoak, amaitu duten ikasleek
(edo atzerriko baliokideko)
- Hizkuntza egiaztagiria
KONTSULTATU SARRERA PROZESUKO HURRENGO URRATSAK
berariazko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarriak
Tokia gordetzea
Graduko matrikula