Sarrera prozesua online

Noiz aurkeztu behar dut sarrera eskaera

2022-23 ikasturterako doktorego-programetan sartzeko epea apirilaren 17tik plazak bete arte izango da. Eskaera online soilik egin daiteke, idazkaritza birtualaren bidez.

sarrera-eskaera egiteko argibideak

Nola egin sarrera eskaera online

Preinskripzioa egiten hasi aurretik, kontsultatu bideoa eta ikusi nola eman izena idazkaritza birtualean.

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du). Nortasun-agirian jaioteguna eta jaioterria azaltzen ez badira, horiek egiaztatzeko agiriren bat aurkeztu beharko duzu, informazio hori tituluan jasoko baita. 

2. Motibazio gutuna: bi orrialdeko (800 hitz gehienez) idazlana, ikasketak arrakastaz egiteko nolako gaitasunak dituzun eta etorkizunari begira nolako interes profesionala daukazun azalduz. .

3. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopiak.

4. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. Fotokopia.

5. Graduko, Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Diplomaturako, Ingeniaritza Teknikoko edo pareko ikasketen espediente. Fotokopia.

6. "Unibertsitate Masterreko, IADko edo pareko ikasketen espediente akademikoa."

7. Doktoregora sartzeko ziurtagiria, atzerrian eskuratutako tituluen kasuan: Herrialde horretan titulu horrek Doktoregoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria.

8. Gomendiozko bi gutun.

9. Ikerketa planaren lehenengo proposamena, zein arlo eta gai jorratuko diren adieraziz.

10.Ikerketarako bekaren egiaztagiria, onuraduna izanez gero.

Atzerriko Titulua duten ikasleek

Atzerrian egindako agiriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek eginak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera.
  • Sarbidea ematen dizun titulua, matrikula egiterakoan aurkeztu beharko dena, diplomazia bidez edo Hagako Hitzarmeneko oharraren bidez legeztatuta egon behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero
     

Atzerriko agiriak legeztatzeko instrukzioak


Hizkuntza-eskakizunak

Gutxieneko hizkuntza-maila egiaztatzea eskatzen duen doktorego-programa bat lortu nahi duen hautagaiak, sartzeko eskaera egiteko unean aurkezten ez badu, maila-proba bat egin ahal izango du Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroaren bidez. 

Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da akreditazio hori aurkeztea (kanpokoa, MCER koadroaren arabera, edo proba bidez, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan)

Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrak

Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrek gutxieneko gaztelania maila dutela erakutsi beharko dute. Zehazki, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europar Esparruari dagokion B2 maila egiaztatu beharko dute (eranskina ikusi), ziurtagiria ekarriz edo Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak antolatutako proba gaindituz.

Maila hori ez da beharrezkoa izango oso-osorik ingelesez eskaintzen diren ikasketetan

Sarrera eskaera online

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT

1. Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Sartu zure @opendeusto kontu eta pasahitzarekin

3.Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa

4. Aukeratu “Doktoregoan izena ematea”.

5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak. Deustuko Unibertsitatea izanik, Idazkaritza Birtualetik edo Estranetetik jaitsitako espedientea aurkeztu dezakezu.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

7. Berretsi eskaera.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera edo 944139003 (ext 2695/2933/3280) telefonora deitu.

BESTE UNIBERTSITATETAKO IKASLEENTZAT

1. Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.

  • Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
  • Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
  • Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
  • Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
  • Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
  • Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera edo 944139003 (ext 2695/2933/3280) telefonora deitu.

3. Egin eskaera linean

  • Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala
  • Sartu zure NIUa eta pasahitza
  • Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa
  • Aukeratu “Doktoregoan izena ematea
  • Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

Jatorrizko unibertsitatea ez bada agertzen 'Otros/sin especificar' aukeratu beharko duzu.

  • Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

  • Berretsi eskaera.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera edo 944139003 (ext 2695/2933/3280) telefonora deitu.

Non?

Bilboko Campusa- Idazkaritza Orokorra 
Unibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbo
944 139 232 edo 944 139 000 (Ext. 2432/3013)
doctorado-bi@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
 
Donostiako Campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz 5020012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
 
Ordutegi berezia