Sartzeko baldintza orokorrak
Indarrean dagoen araudiak ezarritakoak izango dira. Gaur egun, 23/2015eko Errege Dekretuak aldatutako urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera:
- Oro har, doktoregoko programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako Graduko edo baliokidea den titulu ofiziala izatea, eta Unibertsitate Masterra , edo baliokidea, gainera gaindituta izan beharko dira, gutxienez, 300 ECTS irakaskuntzako bi arlo horietan.
- Ondorengo baldintza hauek betetzen dituztenak sartu ahal izango dira ikasketetan:
- Espainiako edo Europako Unibertsitate Eremuko beste herrialde bateko unibertsitate titulu ofizialen bat edukitzea, Masterrerako aukera ematen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera. Halaber, 300 ECTS kreditu gaindituta izatea, gutxienez, unibertsitate ikasketa ofizialetan, eta, horietako 60k, gutxienez, Master mailakoak izan beharko dute.
- Gutxienez 300 kredituko graduko Espainiako titulu ofiziala edukitzea; titulu horren iraupenak, gutxienez, Europar Batasuneko araudiaren arabera, 300 ECTS kreditukoa izan beharko du. Tituludun horiek nahitaez egin beharko dituzte prestakuntzaren osagarriak, graduko titulu horren ikasketa planak ikerketako prestakuntzagatiko kredituak izan ezean, Masterreko ikasketetako ikerketagatiko kredituen baliokide direnak, prestakuntza-balioari dagokionez.
- Unibertsitate tituluduna izatea, baldin eta, osasun prestakuntza espezializaturako plazetan sartzeko proben gaineko prestakuntzarako plaza eskuratuta, ebaluazio positiboa izan eta, behintzat, Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala eskuratzeko programa bateko prestakuntzako bi urte gainditu badituzte.
- Atzerriko hezkuntza sistema bateko titulua edukitzea (ez da beharrezkoa homologatuta egotea) eta titulu horrek Espainiako Unibertsitate Master tituluen prestakuntzaren pareko maila duela eta titulua luzatutako herrialdean doktoregoko ikasketak egiteko sarbidea ematen duela egiaztatzea. Onartua izateak ez du inolaz ere esan nahi ikasleak lehendik duen titulua homologatuta gelditzen denik, ezta beste aitorpenik ematen zaionik ere, doktoregoko ikasketak egiteko onarpenetik kanpo.
- Espainiako beste doktore titulu bat izatea, aurreko unibertsitate antolamenduen arabera eskuratutako.