UNIBASQen ebaluazioa egiaztapen proposamenaz
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORA (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osasun mentalaren arretarako beharrezkoa da gizabanakoaren harremanen testuingurua kontuan hartzea, haren portaera ulertu ahal izateko ezinbesteko baldintza baita.
Testuinguru ezberdinen artean, familia da osasunaren sustapenean, prebentzioan eta berreskurapenean garrantzitsuena da, eta funtsezko eginkizuna du kideen ongizatean eta integrazioan
Psikoterapia Sistemikoa eta Erlazionala osasun mentalaren esparruko diziplina da, nahasmendu mentalak eta emozionalak diagnostikatzeko eta tratatzeko norbanakoaren harremanen testuingurua zein den kontuan hartzen duena.
Bereziki zuzenduta Psikologia eta Psikiatria esparruetako gradudunei, lizentziatuei eta profesionalei.
Praktiken 18/24 ECTS bi zentro ezberdinetan: Deusto Psych-en, taldeko edo banakako gainbegiratze klinikoarekin, eta Lagungo Familia Aholkularitza eta Terapia Zentroan.
Ikasleek Osasun Zientzien Fakultateko irakaskuntzako eta ikerketako ibilbide oparoa izango dute, baita Psikologia eta Osasuneko I+G+b Unitatea ere.
Aukera dago Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrarekin batera egiteko eta bi titulazioak bi urtetan jasotzeko.
Bilboko Campusa
Psikoterapia Sistemikoa eta Erlazionala
2 ikasturte - 60 ECTS
Espainiera
25
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Bereziki Psikologia eta Psikiatriako esparruetako gradudunei, lizentziatuei eta profesionalei zuzenduta dago masterra.
Salbuespen gisa, beste esparru batzuetako ikasle edo profesionalei eskaini ahal izango zaie, osasun zientzietakoei (erizaintza, medikuntza, logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, etab.) edo gizarte zientzietakoei (gizarte hezkuntza, gizarte lana, etab.).
Halakoetan, lanbideko esperientzia ziurtatu beharko dute edo aurretiaz graduondoko prestakuntza esanguratsua izan ondorengo arloetako ezagutzakoa: ebaluazio psikologikoa, nortasunaren psikologia eta esku hartze psikologikoa edo psikoterapeutikoa.
Ez da prestakuntza osagarririk egongo.
Programa banakako eta familiako psikoterapian aritzeko beharrezko gaitasunak izan nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago, orientazio sistemikotik eta dinamiko-erlazionaletik.
Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao