Osasun Psikologia Orokorra + Gizartean esku hartzearen PsikologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    LANBIDEKO ERREALITATERA HURBILTZEN ZAITUGU

    Praktikak

    Osasun Psikologia Orokorreko + Gizartean esku hartzearen Psikologiako Master Bikoitzeko praktikak

    LANBIDEKO ERREALITATERA HURBILTZEN ZAITUGU

    Praktikak

    Praktiketako programak (30 ECTSrainokoak) lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du. 

    Praktika klinikoko ordu kopurua 500etik gorakoa izango da. Ordu horiek astero kontatuko dira, praktika kliniko zuzena soilik kontuan hartuta (esku hartzea, behaketa eta ikuskaritza).

    Praktiketako zentroak

    Gizarte sektoreko erreferenteak

    Praktiketako erakunde batzuk:

    Enplegua gero eta arinago sortzen

    Lanbideko etorkizuna

    Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterreko praktikak

    Enplegua gero eta arinago sortzen

    Lanbideko etorkizuna

    Gizarte prozesuetako psikologia lanak gero eta garrantzi handiagoa hartu du. Hainbesteko garrantzia hartu du, Psikologiako Kontseilu Orokorrak azken urteetan garapenik handiena izan duen eta etorkizuneko ikuspegirik handiena duen profila dela onartu du.

    Alde horretatik azpimarratu behar da gure herrialdean gero eta enplegu gehiago ari dela sortzen arlo profesional horretan, bai sektore publikoan eta bai irabazi asmorik gabeko gizarte ekintza sektorean ere.

    Psikologia arloko profesionalak behar dira, zientifikoki eta lanbide arloan prestatuta daudenak, oso talde desberdinekin lan egiteko, berariazko beharrizan psikologikoak dituztenekin, dauden beharrizanei bai administrazio publikoen bidez, bai elkarte, GKE edo enpresa pribatuen bidez erantzuteko.

    LAN IRTEERAK

    Titulazio bikoitza egindakoan, psikologo lan egin ahal izango duzu osasun sektorean eta esku hartze psikosozial eta komunitarioan aritzeko prestatuta egongo zara.

    Lan irteeren adibideak

    • Osasun psikologo orokor lanbidean norbere kontura aritzea
    • Osasun mentaleko nahasmendu orokorren diagnostikoa eta esku hartzea
    • Hirugarren adinekoen egoitzak
    • Gaixo kronikoen errehabilitazio psikosoziala
    • Adikzioak tratatzeko zentroak
    • Era askotako patologiak dituzten gaixoen elkarteak
    • Sektore pribatuko osasun zentroak
    • Nahasmendu psikopatologikoetan espezializatutako haur eta gazteen arretako zentro sozio-sanitarioak
    • Diagnostiko eta errehabilitazio neuropsikologikoko unitateak
    • Sektore pribatuko ugalkortasun unitateak: haurrak izateko zailtasunak dituzten bikoteen diagnostiko eta tratamenduko zerbitzuak
    • Irabazi asmorik gabeko elkarteak
    • Udalak
    • Familia orientatzeko zentroak
    • Kartzelak eta gazteen justiziako zentroak
    • Fundazioak
    • GKEak eta GGKEak