Osasun Psikologia Orokorra + Gizartean esku hartzearen PsikologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Irakasgaiak

    Osasun Psikologia Orokorreko + Gizartean esku hartzearen Psikologiako Master Bikoitzeko irakasgaiak

    Irakasgaiak

    Ikasketa planean bi masterretako irakasgaiak ikasiko dituzu.

    Osasun Psikologia Orokorra

    Gizartean esku hartzearen Psikologia

    Modu autonomo eta esanguratsuan ikasteko metodoa

    Ikasteko eredu propioa (MAUD)

    01

    Esperientziaren testuingurua

    Ideia batetik abiatzen da: ikaskuntza pertsonarengan sortzen da, bere aurretiko ikusmoldeetatik, ideietatik, esperientzietatik etab. abiatuta, hau da, bere testuinguru pertsonalean, akademikoan eta bere gizarte ingurunean. Lehen urrats honetan, garatu beharreko gaia aurkeztuko dizugu, gaiaren lehen ideia globala izan dezazun.

    02

    Behatu eta hausnartzea

    Fase honen helburua da ikasten duen pertsonak bere buruari galderak egitea, bere burua zalantzan jartzea, ezin baita ikaskuntza esanguratsurik egon norberak bere buruari galdetzen ez badio.

    03

    Kontzeptualizazioa

    Hurrengo urratsa landutako gaiei buruzko posizio teorikoak ezagutzea da. Arlo zientifiko jakin batetik garatu den teoria aztertuko dugu. Kontua ez da buruz ikastea, baizik eta gaitasun kognitiboak erabiltzea eta aplikatzea, hala nola ulermena, pentsamendu analitiko-sintetikoa, iritzi kritikoa edo pentsamendu dibergentea, ikaskuntza integratua eta esanguratsua ahalbidetzeko.

    04

    Esperimentazio aktiboa

    Ikaskuntzaren laugarren fasea lotura teoriko-praktikoari dagokio. Kontzeptuak, teoriak edo ereduak aplikatzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzen lagunduko dizuten jarduerak egingo dituzu, horrela zure gaitasunak sendotzeko, arazoak konpontzeko, edo eredu edo estrategia bat diseinatzeko edo ezartzeko.

    05

    Ebaluazioa

    Ebaluazioa hainbat modutan ulertu behar da. Lehenik eta behin, pentsatzera eta ikasitakoarekin aurre egitera eramango zaituen fasea da. Gainera, fase honek prestakuntza-izaera du, lortutako feedbackak aurrera egiten lagunduko baitizu. Azkenik, lortutako errendimendua balorazioa egiteko unea ere bada; horrek kalifikazio akademikoa dakar eta eskuratutako gaitasun-maila egiaztatzen du.

    Erakutsi ikasi duzun guztia

    Master Amaierako Lana

    Osasun Psikologia Orokorreko + Gizartean esku hartzearen Psikologiako Master Bikoitzeko MALa

    Erakutsi ikasi duzun guztia

    Master Amaierako Lana

    Bi master amaierako lan

    Ikasketa Ofizialen Plan Bateratu honetan, ikasleak master amaierako bi lan egin beharko ditu:

    • 3. eta 4. seihilekoan: Osasun Psikologia Orokorreko master amaierako lana (12 ECTS)
    • 4. seihilekoan: Gizartean esku hartzearen Psikologiako master amaierako lana (6 ECTS)

    Informazio gehiago

    null

    Egutegia

    Irailetik ekainera( bi ikasturte).

    null

    Ordutegia

    Astelehenetik asteazkenera, 15:30etik 19:30era (ostegun-ostiralen batean izan ezik, ordutegi berezian).

    Deustu

    Arau akademikoak

    null

    Deustu

    Arau akademikoak

    Hauek dira Deustuko Unibertsitateko graduondokoei dagozkien arau espezifiko guztietarako estekak:

    Graduondoko arau akademikoak

    Master ofizialak arautzeko prozedurari buruzko arau akademikoak

    Kredituen transferentzia