Osasun Psikologia Orokorra + Psikoterapia Sistemiko eta ErlazionalaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta irteera profesionalak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Errealitate profesionalera hurbiltzen zaitugu

    Praktikak

    Praktiketako programak (36 ECTS) lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du. Osasun Psikologia Orokorreko zein Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko praktikak egingo dira.

    Tutore kliniko guztiak akreditatutako familiako terapeutak dira, harremanen inguruko hainbat arazotan esperientzia dutenak (trauma, dolua, gurasoen arteko gatazkak, familia barruko indarkeria, etab.).

    1. eta 2. faseko praktika klinikoak bi zentro ezberdinetan egingo da:

    3. faseko praktika klinikoak kanpoko zentro akreditatuetan egiten dira akreditazioa duten profesionalen tutoretzapean. Zentro motak ikusteko, begiratu hemen:

    Osasun Psikologia Orokorreko praktiketako zentroak 

    Praktika klinikoko ordu kopurua 750 ingurukoa izango da. Ordu horiek astero kontatuko dira, praktika kliniko zuzena soilik kontuan hartuta (esku hartzea, behaketa eta ikuskaritza).

    Osasun Psikologia Orokorreko + Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko praktikak

    Prestakuntza bikoitza

    Lan irteerak

    null

    Prestakuntza bikoitza

    Lan irteerak

    Baterako plan hau egiten dutenak gai izango dira osasun arloan psikologo lan egiteko, baina, horrez gain, beharrezko gaitasunak izango dituzte bikote eta familiako psikoterapia arloan aritzeko ere. Hartara, psikologo kliniko edo osasun arlokoen espezializazioa osatuko dute (osasun arloko psikologia arautzen duen 2011ko urriko Osasun Publikoaren Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera).

    Lan esparruak

    Zertan egin ahal izango duzu lan?

    Osasun Psikologia Orokorreko Masterrak lan esparru hauetan aritzeko gaitzen du

    • Osasun psikologo orokor lanbidean norbere kontura aritzeko
    • Osasun mentaleko nahasmendu orokorren diagnostikoa eta esku hartzea egiteko
    • Hirugarren adinekoen egoitzetarako
    • Gaixo kronikoen errehabilitazio psikosoziala egiteko
    • Adikzioak tratatzeko zentroetan aritzeko
    • Era askotako patologiak dituzten gaixoen elkarteetan aritzeko
    • Sektore pribatuko osasun zentroetan lan egiteko
    • Nahasmendu psikopatologikoetan espezializatutako haur eta gazteen arretako zentro sozio-sanitarioetan lan egiteko
    • Diagnostiko eta errehabilitazio neuropsikologikoko unitateetan aritzeko
    • Sektore pribatuko ugalkortasun unitateetan lan egiteko, haurrak izateko zailtasunak dituzten bikoteen diagnostiko eta tratamenduko zerbitzuetan

    Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Masterrak lan eremu hauetarako gaitzen du

    • Praktika pribaturako
    • Psikiatriako unitateetarako
    • Familia aholkularitza eta orientazioko zentroetarako
    • Bikoteak artatzeko zentroetarako
    • Haurren klinikako zerbitzuetarako
    • Nerabeak artatzeko zerbitzuetarako, tratamendu anbulatorioan edo egoitzan
    • Epaitegiei edo ordezko zigorrei lotutako programetan aritzeko
    • Etxeko indarkeriari lotutako zerbitzuetan lan egiteko
    • Bitartekaritza zerbitzuetarako
    • Pastoraltzako aholkularitza zentroetarako
    • Ikasleen osasun zerbitzuetarako ikastetxeetan