Bilboko campusa
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Tel. 944 139 056
master.sanitariaysistemicorelacional@deusto.es
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Ikasketa ofizialen plan bateratu hau profesionalizatzailea da, eta, alde batetik, Osasun Psikologia Orokorreko Masterra egiteko egungo lege beharrizanari erantzun nahi dio, psikologo gisa jardun ahal izateko osasun arloan, eta, bestetik, errekonozimendu hori Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko espezializazioarekin osatu nahi du.
Azken horrek nahasmendu mental eta emozionalak jorratzen ditu, norbanakoa garatzen den harremanen testuinguru desberdinak azpimarratuz eta garrantzitsuena, familiakoa , nabarmenduz.
Beraz, programa hau egin ondoren, gai izango zara...
- Kontsultetan
- Azterketa zentroetan
- Mendekotasuna gainditzeko zentroetan
- Gaixoen elkarteetan
, etab.
Psikologiako zentro bat zabaltzeko ere aurretiaz bete beharreko baldintza da.
- Familientzako orientazio eta aholkularitza zentroetan
- Bikoteen arretarako zentroetan
- Haurrentzako klinikako zerbitzuetan
- Bitartekaritza zerbitzuetan
- etab.
Bilboko Campusa
Osasun Psikologia Orokorra + Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionala
2 ikasturte - 132 ECTS
Espainiera
15
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Plana, alde batetik, lanbidera begirakoa da, osasun arloko jardun profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzean oinarritzen dena, baina Psikoterapia sistemiko eta erlazionalaren arloan ebaluatzeko eta esku hartzeko beharrezko ezagutzak ere ematen ditu.
Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.
Psikologiako graduduna edo lizentziatua izan behar da.
REACUk 2020ko urtarrilaren 15ean egindako bileran, Osazun Psikologia Orokorreko masterrera sartzeko baldintzei buruzkoan, onartutakoaren arabera, psikologiako graduaren ikasketa planetan osasun psikologiako aipamena txertatu ondoren (CNU/1309/2018 aginduaren arabera), ebatzi da Psikologiako Graduatu eta Psikologiako Lizentziatuaren tituluek, CNU/1309/2018 Aginduaren aurretik Espainiako estatuan emandakoek Psikologia Orokorreko Masterrean sartzeko beharrezko baldintzak betetzen dituzte, eta, beraz, master horiek dituztenak ezin dira hautaketa prozesuetatik kanpo geratu, eta ez dute prestakuntza osagarririk behar.
Kontuan izango da ingeleseko B2 maila ziurtatuta edukitzea (salbuetsita daude Deustuko Unibertsitateko Psikologiako gradudunak).
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Tel. 944 139 056
master.sanitariaysistemicorelacional@deusto.es